Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaldibiar (orobat zaldibitar) izlag/iz Zalbiakoa, Zaldibiari dagokiona; Zaldibiako biztanlea.
Itxaso Garmendia eta Bittor Gartzia euskal preso zaldibiarrak aske geratu dira, bakoitzak 50.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Berria - Euskal Herria 2004-07-18
-Gure garaitzapenik handiena izan omen duk hau aspaldi honetan -argitu zidan Kaximiro Mendia zaldibitar lankideak-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 230. orr.
Jose Garmendia zaldibiarra, euskaltzain urgazlea, 80 urtetan zendua. Herria 2005-05-05
Zaldibiarrak 24 urte ditu, eta txapelketa batean baino gehiagotan jardun du. Berria - Kirola 2004-05-21
Zaldibiarrek, atzo ez ezik, herenegun ere ikusi zituzten militarrak herrian. Berria - Euskal Herria 2004-09-03