Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sardinzarrek, apur bat bihurriturik, beren zakatz odoltsuen zauria erakusten zuten urrezko hariz apainduriko soinekoen gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.
Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Hau besterik ez baita itsasoarekiko substantzia-trukaketa: oxigenoa zakatzetatik igaro, janaria ahotik hartu, eta hondakinak organo espezializatuetatik, hala nola giltzurrunetatik, kanporatu. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.
Zakatzetatik sartzen den uraren parte bat odolera igarotzen da ezinbestean, eta giltzurrunen bidez atera behar da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 198. orr.
Slightly, arrainaren zakatza baino zuriago, konturatu zen Kako-okerrek sekretua aurkitu zuela. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 163. orr.
Eta malkoak ageri zituen, zakatzak gorri, trenbidea iragaiten genuelarik. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 153. orr.
Amorru handiagoz esaten nuen, isilean baina garrasika: txepela!, kaskaila!, zakatza!, Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 165. orr.