Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiri-altzariak, bankuak, zakarrontziak, farolak, asko eta asko kenduak izan ziren, umeen jokoa eragotzi egiten zutela eta. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.
Horiek guztiak ez direla komunetik behera botatzeko, horretarako daukatela gai organikoen poltsa zakarrontzian. Berria - Euskal Herria 2004-10-14
Zakarrontziak berebiziko kiratsa botatzen zuen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.
Zakarrontzia noizbehinka hustu egin behar da. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 107. orr.
Gatzontzia zakarrontzian husten zuen bitartean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.
Teresak txoria zakarrontzi batean utzi zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 197. orr.
Egunkari guztiak bagoiko zakarrontzira bota nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.
Beste batzuek diote inprimatzaileek zakarrontzira bota zituztela orriak, besterik gabe, edo beren pipak pizteko erabili zituztela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 148. orr.
Arrosa zuria bakar-bakarrik zimeltzen zen tokira joan, eta zakarrontzira bota baitzuen, zakarrontziko tapakian kolpe indartsua emanez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 274. orr.
Zakarrontzietan aztarrika ibiltzen diren agure triste horietako baten moduan amaituko duzu. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.
Ohetik jaiki eta, kafegailua sutan zegoen bitartean, gutuna hartu zuen zakarrontzitik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 108. orr.
Ni, berriz, txostena hartu eta kalera irten orduko garbi geratuko naiz, aurreneko zakarrontzira joango baita txiki-txiki eginda. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.
Horrez gain, zakarrontziak erre zituzten. Berria - Mundua 2004-03-25
Parisen aspaldi itxi baitzituzten zakarrontzi guztiak mairuen bonben beldurrez. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.
Autobusa hurbildu ahala, kaleko argi-ilarek, postontziek eta zakarrontziek salto egiten zuten paretik kentzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.
Irudipena zeneukan, eztarritik kendu berri zizuten minbiziaren alea zakarrontzira bota zuela Aldaba doktoreak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 35. orr.
Aurkitutako lehen zakarrontzira bota nuen papertxoa, keinu horrekin istorio guztiaz ahazteko itxaropenaz. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 134. orr.
Galduta dabilen zakurra, zakarrontzian usnan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 191. orr.
Gainerako guztia zakarrontzira botatzeko modukoa dela, alegia. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 143. orr.
Nafarroarentzat boto baliagarriena CDNk ordezkatzen du, eta UPN-PP eta PSOE alderdi nazionalei botoa ematea botoa zakarrontzira botatzea da. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Hori euskal xakearen bukaera izango litzateke, eta jende askoren urteetako lana zakarrontzira botatzea. Berria - Kirola 2004-04-28
Betaurrekoen lente pitzatua kendu eta zakarrontzi moduan zegoen poltsa batera bota zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 242. orr.
Gelak zakarrontzi bat zirudien. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 80. orr.
Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen, jarraian. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.
Paper zakarrontzi handi bat zen nire apartamentua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 88. orr.
zakarrontzira bota (31); zakarrontzira bota zuen (4); zakarrontzira botako (7); zakarrontzira botatzea (4); zakarrontzira botatzen (4)