Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaizki (orobat saizki) iz arraza, leinua.
Zelta, beraz, Donibaneko Joanes Uharteren antzera esateko, entendimentu eskaseko baina irudimen handiko zaizkia zela esan genezake, eta batez ere eskulanean trebe. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.
Badirudi, K.a.ko bigarren milaldian Alemania inguruan kokatu zen zaizkia dugula zeltena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.
Nahasi eta nahasi: horrela sortu dira, bata besteagandik horren diferente diren arraza edo saizkiak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 11. orr.
Kukua ere usoaren zaizki berekoa duzu. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.