Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hark ez du txakalaldirik izan, ez zaintiratu, ez bihurritu. Berria - Kirola 2004-06-13
Autoan zihoazen lau lagunetatik batek zaintiratua du lepoan. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Istripuaren ondorioz, Aiensaren arrebak zerbikaletako zaintiratua eta sorbaldako kontraktura izan ditu. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Animalia haien jabeak hezita zeuzkan, antza, erabat ez gelditzera, hanketako giharrek, bat-batean gelditurik, zaintiraturik izan ez zezaten. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
Iriartek eskuin hankako gihar bikian zaintiratua egin zuelako. Berria - Kirola 2004-08-22
Zaintiratua sentitu zuen Matiasek biriketan eta arnasa hartu ezinda geratu zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 132. orr.
Nahiago dut zaintiratu soil bat dela pentsatu. Berria - Kirola 2004-10-28
Tikok zaintiratu txiki bat du eskuin orkatilan, Yestek peronean du min eta Guerrerok, berriz, ezker izterrean kontusio txiki bat du. Berria - Kirola 2004-08-04
Tren berriek zaintiratuak izaten dituzte eta zaharrek erreumak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.