Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaharo iz makila mehea eta malgua. ik usta.
Kotxezaina, zaldia zaharoaz bizkortzeaz batera, Andresi gertatutakoen berri emanez zihoan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Joantto bat-batean itzuli zen zaharo batek zafratu balu bezala, eta Agathari so beltz bat bota zion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.
Gai berberaz egindako otartxo, gerriko eta zaldi-zaharoak zeuden, berriz, kalesak atzealdean zuen apalean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.