Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autografo eta eskuizkribu bildumak egiten zituen, zaharkinak erosten zituen, xake klubetako kide zen, eta gourmet eta Don Juantzat jotzen zuen bere burua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.
Bagdadeko Museotik ostutako 15.000 zaharkinen arrastorik gabe jarraitzen dute. Berria - Kultura 2004-06-02
Itxura guztien arabera, bizitza osoa eman dute lantokiko biltegitik irten gabe, enkanterako gauza, traste, altzari, arropa eta era guztietako zaharkin artean. Berria - Kultura 2004-10-24
Ederki asmatua zuten lekua, zaharkin-saltzaile zeken haiek, ametsetako karrika hartan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.
Horretan XVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuen zaharkin denda batean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Laukia bera ez da arrunta, zaharkin dendara konpontzera ekartzen dizkidatenen antzekoa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.
Ez da hau bi erakunde horien arteko elkarlanaren ondorioz eratzen den aurreneko zaharkin erakusketa. Berria - Kultura 2004-08-29
Memoriaren gordailuetan aurkitzen ditugun zaharkinek ez digute gutiziarik pizten askori. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.
Bidaikidearekiko amodioa dagoeneko zaharkin bat dela sumatzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 65. orr.
Kalte handia egin zion Ingalaterrako egonaldiak [...] hegoaldeko paisaje eguzkitsuetatik atera eta "ingeles herri goibeltsu" batean utzi baitzuten, bakarrik, iparreko lainoetan, zaharkinen artean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.
"Talmúd Thorà"ko -Legearen Eskolako- soinketa-gelan biltzen ginen, izen harro hori ematen baitzitzaion juduen oinarrizko eskola zaharkinari.· Bazirudien aspaldiko garaiak berriz etorriak zirela, itsasontzia bere kaskarrean, bere zaharkinean, plazer-emaile bihurtu baitzen berriro ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.
zaharkin denda (4)
udako zaharki erakusketa (3); zaharki feria (29); zaharki merkatu (3); zaharki merkatua (16)