Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure aitak etxea erosi eta zaharberritu egin duela. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 45. orr.
Eliza erromaniko bat zaharberritzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 158. orr.
Garai hartan, Hauzeko elizako zureria ari omen zen zaharberritzen eta txukuntzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 338. orr.
Eraikinak zaharberritzeaz arduratzen den Irungo enpresa batean. Berria - Ekonomia 2006-05-04
Sasoi hartan, gainera, auzunea zaharberritzeko lanak hasiak zeuden. Berria - Kultura 2004-02-18
Hiria zaharberritzeko egin duen proiektua erakutsi behar diat. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.
Tizianoren 'Salbatzailea' koadroa zaharberritu dute. Berria - Kultura 2004-05-20
Joko maila galdu barik taldea zaharberritzeko ardura eman diote. Berria - Kirola 2006-05-07
Mosaikoak zaharberritu dituzte, eta jatorrizko kokagunean paratu. Berria - Harian 2006-03-22
Ernest Hemingwayren 1.500 lanetik gora zaharberritzen ari da kubatar aditu talde bat. Berria - Kultura 2004-08-25
Nekeak, estresak eta zahartzeak galarazi egiten dute loaldian azala behar bezala garbitu eta zaharberritzea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 45. orr.
Arimak zaharberritzeko elkartea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.
Zaharberritu beharra dago Gizona. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 169. orr.
Nehemiasek usadioak zaharberritu. Elizen arteko biblia Ne 13,1 tit
Istiklal kalera heldu naiz, tranbia zaharberrituak zeharkatzen duen oinezko eremura. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.
Gorriz eta horiz eta laranja argiz margoturiko fatxada zaharberrituak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.
Oñatiko Unibertsitateko kaperako erretaula zaharberritua aurkeztu zuten atzo. Berria - Kultura 2004-12-03
Euskaldun zaharberritua akaso, edo euskaldun berri zahartua. Beste mundu bat posible da, horixe da aldarri idealista zaharberritua. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 23. orr.
Egoera ez aldatzearen aldeko den ortodoxia kontserbadore zaharberritua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.
garbitu eta zaharberritzea (3)
eraikina zaharberritzeko (5); zaharberritzeko ardura (3); zaharberritzeko lanak (6)