Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zaflaka (orobat zablaka) 1 adlag zaflakoak ematen.
Itsuak hartuta, urrats egin du niregana, eta eskua jaso du zaflaka hasteko bezala. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.
Haserretu zen gazte hura eta elkarri zaflaka hasi ziren. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 66. orr.
· Elkarri loturik zagotzin denak, zaflaka, haizea lagun, elkar besarkatzen zutela... Herria 2001-05-10
2 (hitz elkartuetan)
Ingeles soldaduek, erruki zuela pentsaturik, esku-zaflaka ekin eta ezpatak gora jazarri zitzaizkion. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.
Hegal zaflaka beti nabila, ingura eta ingura. Herria 2002-08-08