Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iturriek, freskuraren zabaltzaileek. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.
Egia anaia nafarrak Erasmoren zabaltzaileak eta, Inazio Loiolakoarekin batera, aritu ziren irakaskuntza katoliko eta bateratzailearen alde. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.
Atxilo hartutakoen artean, Román Eguiazabal zegoen; apaiz gaiztoa eta españar gaiztoagoa, euskal nazionalismoaren heriozko doktrinen zabaltzaile setatsua. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 134. orr.
Gutartean ginituen, mezu horren zabaltzaile, [...] Paul Nicholson bizkaitar laborari sindikalista, Mikel Berhocoirigoin ELB-koa, [...]. Herria 2004-11-18
Hura Ordenaren zabaltzailerik handiena izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.
Erlijioa hau ez baduzue guztiz debekatzen, bere zabaltzaileek, lehengo bitarteko berberak dituztenez, helmuga berera iritsiko dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.
Hasier Etxeberria berriketaria, “Sautrela” literatura emankizunaren zabaltzailea. Herria 2005-12-08
Horrek bihurtu du Oteiza, Atxagaren ustez, nazionalismo esentzialistaren eragile edo zabaltzaile nagusi. Berria - Harian 2005-08-25
Mendebaldeko kristau-bizimoduaren normandiar adierazle eta zabaltzaile. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.
Beraiek dira ihesaren zabaltzaile nagusiak, kondoirik ez erabiltzeko gomendatzen dute. Berria - Kultura 2006-01-13
Egia esateko, euskararekiko gaietan ikertzailerena baino transmisore eta zabaltzaile papera betetzen du. Berria - Kultura 2004-01-24
Berearen ondoko zalgurdira igoarazi zuen, haren aurretik bide zabaltzaileek oihu egiten zutela: "Eman kasu!". Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.
-Agitadore edo nahaslea -gogoratzen ari nintzen-, finantzaria, herriko batzordeko partaidea, asaldaria, armadaren izen onaren zikintzailea, milizianoa, salataria, medikua frontean, propaganda zabaltzaile zorrotza eta zinikoa... Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.
Birus sortzaileak eta 'spam' zabaltzaileak elkartu egin dira, irabaziak handitzeko. Berria - Gaiak 2004-08-20
Zernahi liburu bada agerturik gai hortaz, bainan gehienak gezur eta faltsukeriz beteak, espainol eta frantses estadoen mezu zabaltzaile. Herria 2003-12-18
Traille Frantziarekin ariko denez, berriro Peyrelongue izango da zabaltzailea. Berria - Kirola 2006-03-10
Feather eta Sudre izango da bikoa zabaltzaile postuetan. Berria - Kirola 2004-12-23
Berrio Yachvili eta Peyrelongue aritu ziren zabaltzaile lanetan, eta bistan da oso uztardura egokia dutela. Berria - Kirola 2004-09-05
Zeelanda Berriko Feather lotu dute, Larretxea eta Thiery joko zabaltzaileekin bat egiteko. Berria - Kirola 2004-08-17
Joko zabaltzaile eta uztartze erdia izan daiteke. Berria - Kirola 2004-04-23
Dambielle jokalari gazteak beteko du Peyrelongueren hutsunea joko zabaltzaile postuan. Berria - Kirola 2004-08-18
joko zabaltzaile (15); joko zabaltzaile postuan (3)
da joko zabaltzailea (6); joko zabaltzailea (18); joko zabaltzailea da (3)