Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
New Yorkeko yuppiek kobratzen dutena baino gehiago ordainduko dizugu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.
Exekutibo agresibo, yupi nazkagarri, txuloputa tankerakoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.
Madrildik etorritako yuppie trepa batzuek "zangotrabatu" egin baitzuten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 33. orr.
Yuppie itxurak erakutsi nahian dabilen jende-modu horietako bat seguruenik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 28. orr.
Emakume lodiarekin dagoen gizonari begiratzen diozu eta, segidan, beste mahai bateko yuppy itxurako trajedunari. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 116. orr.
Mendebaldeko kalekumea, yupi-jasp eta zeinahi egokieratako ezkongabea gustura joaten da horrelakoetara astegunean, sagardoa atsegin duelako, sustrai bila edo eskapada klandestino hutsagatik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.
Honek ere zaldunago egiten omen du hainbat eta hainbat jende: politikari, jaun enpresari, artista yupi... Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.
Txorrada yupi bat ateratzen zen, edo pelikula espainolen traza guztiak zituen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.