Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Yoga, batik bat, barruko filosofia da, bakoitzarena batez ere, nolabait esatearren, eta ez ahalmen fisiko bat. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Adelaren sare ideologikoaren alderik erakargarrienetako bat ekialdeko ikuspegia zen, yoga eta budismoa oinarri hartuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Panfletoa irakurri eta hamar minutu eskatu zizkion Josebari, eta denbora horretan lurrean eserita egon omen zen, yogan "loto lorea" deitzen zaion posturan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.
Baziren ekialdeko filosofien iturrietatik edaten zutenak eta yoga praktikatzen zutenak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.
Yoga egiten hasi zenean irakasleak apur bat argaldu behar zukeela esan zion. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 162. orr.
Gazte hauetatik inork ez du pipatzen, yogurrak hartzen dituzte, yoga egiten dute. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.
Urte asko daramat goizero yoga eginez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.
Hemen, denbora bete eta jende berria ezagutzeko asmoz, yoga ikastaro batean hasi nintzen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.
Goizeko seietan jaikitzen nintzen, dutxa hotz bizkor bat eta yoga ariketa gutxi batzuk egin, eta, hogei minuturen buruan, bizarra eginik eta jantzirik nengoen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.
Beldurrari aurre egin behar zaio, esaten zuen gure yoga-maisuak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.
Aise ere hobeki jaten da hemen eta yoga irakasleak ere hobeak dira. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.
Gaur egun ez dago yoga-esperientziak areagotzeko drogak erabiltzen dituen eskola seriorik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.
Mario Jabiren yoga laguna zen, eta beti tematzen ziren unibertsoaren indarren arteko gatazka ulertu nahian. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 106. orr.