Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.
Errepidetik yarda batzuetara harkaitzezko muino altu, aldapatsu, beltz bat zegoen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.
Azken ahalegin etsian, Frodok, eskuen gainean arrastaka, hogei bat yarda aurreratu zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 258. orr.
Gai sentitzen haiz bonba mila eta bostehun yarda urrun jaurtitzeko? Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 190. orr.
Igerian joan zitekeen haiengana, hanka-puntetan bezala, eurengandik yarda bateko distantzian geratu arte. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 116. orr.
Hogei bat yardako zabalerako eremu irekia zen, karelak inguraturik behealdean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 223. orr.