Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Eta zer? -xuxurlatu zion Jesusek-. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.
-Galdurik zaude -xuxurlatu zuen Iturriozek-. Berria - Ekonomia 2004-06-23
-Ez, ez -xuxurlatzen zuen-, ez da zilegi... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 205. orr.
-Mesedez -xuxurlatu zion Harryk haserre bizian-, zaude isilik, mesedez. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 19. orr.
-Gaixoa... -xuxurlatzen du amak, eta hasperen egiten-: Eskerrak...! Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 27. orr.
-Peeves -esan zuen, ahots latzez xuxurlatuz-, Baroi Odoltsuak bere arrazoiak ditu ikusezin ibiltzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 247. orr.
-Andreas... -xuxurlatu zuen gero, ia bere kolkorako. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.
-Ezin ederragoa duk gero -xuxurlatu zuen Claudek, guztiz txunditurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Kasik ez entzuteko gisan xuxurlatu zuen: "Ez dago gaizki... polit nago”. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.
Edmeak, orduan, xuxurlatu zuen: [...]. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.
Txapliri xuxurlatu zion belarrira: [...]. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 124. orr.
Aurrena "Polikarpo!" hots egiten zuen, eta hurrena "Mix, mix, mix" xuxurlatu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.
Marisa ere hurbildu zen, eta galdetu zidan ea zer xuxurlatu zidan Juliok lurrean etzanda zegoela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.
Gizon bat apezari hurbildu eta zerbait xuxurlatu zion belarrira. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 233. orr.
Zaldiari agindu bat xuxurlatuz, buelta erdia egin zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 154. orr.
Beren artean hitz batzuk xuxurlatu ondoren, korrika jarraitzen zuten beherantz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.
Mundua mamu bihurtzen duen ilbete horietakoa zen, gauza guztiek, bizidunek eta bizigabeek, errebelazio misteriotsuak xuxurlatzen dituzten horietakoa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.
Gauero buruz ikasitako hiri ferrobiarioen izen zerrendak eta trenen ordutegiak xuxurlatzen dizkigutenak belarrira. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 217. orr.
Arbasoen mintzoan "Kontrizionezko Akta" burutik buru xuxurla zezakeelako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 140. orr.
"Iso" xuxurlatu batez gerarazi zuen osabak animalia, pipa piztu behar baitzuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.
belarrira xuxurlatu zion (10); hitz batzuk xuxurlatu (7)
xuxurlatu zidan aitak (5); xuxurlatu zidan belarrira (3); xuxurlatu zidan uilek (3); xuxurlatu zion belarrira (14); xuxurlatu zion harryk (9); xuxurlatu zion hermionek (9); xuxurlatu zion ronek (9); xuxurlatu zizkion belarrira (3); xuxurlatu zuen andresek (7); xuxurlatu zuen ellenek (3); xuxurlatu zuen emakumeak (4); xuxurlatu zuen harryk (6); xuxurlatu zuen hermionek (11); xuxurlatu zuen iturriozek (6); xuxurlatu zuen kristok (4); xuxurlatu zuen neskak (5); xuxurlatu zuen ronek (7); zerbait xuxurlatu (14); zerbait xuxurlatu zion (9)
belarrira xuxurlatzen (11); hitzak xuxurlatzen (5)
xuxurlatzen ari (3); xuxurlatzen hasi (4); xuxurlatzen hasten (3); zera xuxurlatzen ziola (3); zerbait xuxurlatzen (4)