Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xurgatzaile 1 izond/iz xurgatzen duena.

Zergatik ezin zen ura jaso eta igan, ponpa xurgatzaile baten bidez, hogei cubitumetarik goiti.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.

Punpa xurgatzaile bat eginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 245. orr.

Izain xurgatzailetzat zeukaten gehienek Lenehan, baina, fama hori gorabehera, azkarra eta ele-ederra zenari esker gorde ziren lagunak erabat haren kontrako jarrera hartzetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Birgharen energia xurgatzailea etsai bat bestearen atzetik herrestan eramaten hasi zen gero eta zurrunbilo zabalagoan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.

Berehala jarri zitzaizkien alde era guztietako xurgatzaileak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 131. orr.

2 irud/hed

Kapital naturala, hondar produktuen xurgatzaile izaki, gizakiak sortutako kapitalaren osagarria ere bada.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.

Multinazional xurgatzaileen nagusitasunaren kontra, munduko nazioen elkartasuna eraiki dezagun.  Herria   2001-04-05

Sinets al zitekeen, benetan, titi bizkarroi mintzo-entzumen xurgatzaile haiena?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 159. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arrosa-xurgatzaileak zebiltzan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Orain ikusi dugu nola Herman E. Dalyk kapital naturala aipatzen duen, natur baliabideen hornitzaile eta hondakin xurgatzaile gisa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Izan leitekez azeriak edo iratxo odol-xurgatzailea, eta zuzendariaren baimena behar dot oilategiaren jiran sorginkeria bat ipintzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.

Loa pentsamendu fagozitatzailea da, bizitza xurgatzailea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus