Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xirrista (orobat xirrixta) 1 iz xirripa.

Ur erresalbu handi bat da, hamar bat mailako eskaileraren beherean, xirrista batek berritzen duela ura, etengabeko isurketa batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Tringili-trongolo dator ibaia, xirrista apalean bokalera egiten duen errezela muskerra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 167. orr.

Gaineko aldean edateko ura eta hortik joan den xirrixtarekin betetzen du ur naza handia.  Herria   2005-09-29

Gaur malkoak xirristan.  Herria   2003-10-02

2 irud/hed

Haize hegoa artetan, erran nahi du beltx eta euri xirrixta batzuekin, aste hau eztiago.  Herria   2001-04-26

Kotxetik jaitsi eta argi xirrixtari buruz abiatzean, laino artetik marraka motelak entzun nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

Argi xirrixta agertzean.  Herria   2005-02-24

3 ur-xirrista

Belarriak laztanduz zetorren txoko batetik ur xirrista jauzkari bat, eta ez zen besterik entzuten shrine hartan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Gure eskualdean ere, ur xirrixta txar bat usaian sasoin huntan ura burrustan doan toki batzuetan.  Herria   2005-06-23

Gure eskualdean ere, ur xirrixta txar bat usaian sasoin huntan ura burrustan doan toki batzuetan.  Herria   2005-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lur xirrixta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus