Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure xirripetan, gure ibaietan, darion ur argia, ez da bakarrik ura, baina gure arbasoen odola... Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 48. orr.
Eta bazihoan, gelditu egiten zen, bazihoan berriro, antsiarik gabe, xirripa bat hondarrean zehar bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.
Xirripa bat bide handiaren ertzean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 79. orr.
Larreak, erreka nagusitik bananduta arranoaren habian arranokumeek eduki behar duten txorrotxio eztiaz xuxurlatzen duten xirripak, lorez eta lurrinez beteriko belazeak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.
Xirripak zerizkion aurpegian behera; ez soilik urezkoak, baizik eta (gero jakin nuen) malkozkoak ere. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.
Eskegi nuenean sudurretik xurga-paperera odol ttanta bat erori zitzaidan, eta berehala xirripa bat. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 104. orr.
Esnearen xirripak kotxuaren bazter metalikoa jotzen zuelarik sortzen zen musika zinez eder kausitzen genuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 22. orr.
Odol xirripa bat isuri zitzaion ipurtxuntxurretik isatseraino, eta, tantaz tanta, portzelanaren zurbiltasuna zikindu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Ogiaren labana hartu eta harramazkak egiten hasi zen bere eskuaren gainaldean: odol-xirripak atera ziren. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.
Jeneralak hartu zuen lehen esne-xirripa bera ere, Niniren bularretik hartu zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 14. orr.
Zerion tu xirripa malgu eta zehargiak izpirituaren egoera larria frogatzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.
Han lepoa, han oihana, han bide xendera bat, han ur xirripa bat errekaren zolan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.
Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago-lizarren artean, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor, "itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala", Redinen hitzetan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.
Ohartu nintzen ur-xirripa batek iragaten zuela borda alderik alde. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 215. orr.
Errekak eta ur-xirripak jaitsiko dira mendi handi eta muino garai orotatik. Elizen arteko biblia Is 30,25
Errekarri zuria, lehor; ozta han-hemenka ur xirripa urri batzuk hondartza aldera isuri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Alabaina Biduze ur xirripa mehea dugu Ihuri zabalaren aldean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 178. orr.
Sotoa ikusten dut, jolaslekuan sartu eta ezkerretara, ur-xirripa trinko eta luzeko iturrien alboko eskaileretatik jaitsita. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 19. orr.
odol xirripa (5); ur xirripa (19); ur xirripa bat (4)