Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xiringa (orobat jeringa g.er.) 1 iz gorputzean isurkariak barneratzeko sendagintzan erabiltzen den ponpa txikia.

Anestesia gehiago behar zuen, eta erizainak flasko bat luzatu zion xiringa betetzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Barealdi horrek, aitzitik, urduri jarri zuen erizaina; xiringa bat prestatzen hasi zen, zerbaitekin betetzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 341. orr.

Zundatik barrena erraza da xiringa arrunt batez erauzkinak urdailera helaraztea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

Pipiak jotako zulotxoak xiringa batez xilofenaz bete litezke.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 54. orr.

Poliziak xiringak, odol poltsatxoak eta ur destilatuko anpuluak atzeman zituen logeletan.  Berria - Kirola   2006-02-28

2 (drogaren munduarekin loturik)

Droga, edozein motatakoa eta nahi adina zegoen han, joaten zinen aurpegia garbitzera eta harraska odolez zipriztinduta, xiringa garbitzen ibili zirelako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 153. orr.

Dena prest zegoen, xiringa barruan eta, azkenean, lerrotxoa prestatu nuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.

Horrelako xiringa ederrekin piko bat sartzera edonor animatuko litzateke, pentsatu nuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.

Orkatilan xiringa bat du sartuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Pertsona infektatu baten odolarekin kutsatutako xiringa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Gaixo zegoen beste baten xiringa kutsatua erabiltzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Beheranzko bidea hartu nuen, eta ezponda baten, hiru xiringa jaurtiak zeuden bazterrean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Astiki xurgatu nuen, bafada nikotinatsua birika aseetara xiringa baten karga zainean bezain astiki bidaliz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Pegatinan baino biziago segitzen dute neure buruan aspa gorri batez ezabatutako xiringak, haren alboko dianak, letra gorriz idatzitako Trafikanteak, hormara! aldarriak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urdaileko minbiziagatik hilzorian eta oinazez zegoela, morfina xiringak aringarri bakar, emeki-emeki iraungi zitzaion bizia. Orratz xiringa txiki batzuk ikusiko dituzu, injekzioaren momentua erakusteko marraztuak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus