Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
xintximari (orobat txintxamaria eta txintximari) iz pl estualdia, larrialdia.
Baina ez dira atzo sortu xitoak Itoiztarrak, ez dute sekulan barkatzen, Fabienek ere bere aire ona baliatzen aitzinean; tantoz tanto, horra 37-38, xintximariak orai. Herria 2004-01-08
Hor xintximariak! Herria 2004-11-11
Ontsasko bazekien laguntzen zituen iheslariek zer xintximariak ikusten zituzten mugaren bertzaldean ere. Orduan hasi dira txintxamariak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 48. orr.
Orduan bai txintximariak, oihu eta garrasiak, irain, laido eta erasoak, sozialistak bere alkietarik joanik, denak bilduak beherean, Lege Biltzarreko uxerrek muga bat egiten zutela beren gorputzekin. Herria 2004-05-06