Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Zerbait xerkatzen duzu? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.
So egizu, esnez egarri da, xerri tipiaren pare titia xerkatzen du! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.
Trenpu txarraren arintzeko, jartoki bat xerkatu baina ez zuen ezer kausitu: zutik geratu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.
Nire esku presatuek eskelen orrialdea xerkatu zuten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.
Makurtu eta ohe azpian bere botikin partikularra xerkatu zuen: ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.
Ezpainek ezpainen bahiak xerkatzen eta atzematen zituzten, intziri, irri eta so geldoen gerizan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 100. orr.
Beste gizonak potxotx-zuloa xerkatu du, eta nekerik gabe sartu zakil osoa bertan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 52. orr.
Lan bat xerkatzen du emazte batek, ez sobera dorpea, adinaren gatik (55 pasatzen), bainan oraino erretreta urrun izana gatik bizi behar duena. Herria 2004-02-19
Momentu zehatz baten harrapatzea xerkatzen dudalako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.
Euskaraz pentsatzeko ahalmen hori dut hain segur berriz xerkatzen. Berria - Kultura 2004-07-10
Argibideak xerkatzen hasita, goitizena da bideko lehen argia; Xenpelar. Berria - Kultura 2004-11-05
Irakurle zein idazle gisa, tentsioa dut xerkatzen. Berria - Kultura 2004-04-11
Joantto eta Gartzia nahasmenduaz baliatu ziren presoen erdira joateko eta Mariren xerkatzeko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 292. orr.
Ut, ezpata; xerka ezak tertzio latzagoren bat. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.
Berorren mandatariak han aurkitzen ez badu, berorrek beza xerka beste lekuan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.
Dabilela suak harturik gauean; xerka nazala hire hilobiaren ondoan, oi Foinisa! Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.
Ea berunik bazuten, non erosten zuten eta zenbat ordaintzen zuten: zenbatenaz garestiago ordaindu, hainbatenaz xerkatzenago nuen nik inguruetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.