Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pastatxoak jaten eta xereza edaten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 151. orr.
Biak bakarrik ilunabarrean xereza edaten ari ziren hosto zabaleko platanondo baten azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.
Mahaira inguratu eta nire jereza dastatu nuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 25. orr.
Okela zatitxo bat, kopa bat Xerez eta katilukada kafe. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Kopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldi baten hasiera gertatzen zitzaion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 10. orr.
Kopa bat jerez, Lane. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 61. orr.
Nanniek, arasara joan, eta jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.
Piano aurreko aulkitxoan atseden hartzera gonbidatu zuen Antonia eta, gura ote zuen itaundu barik, jerez basokada bat zerbitzatu zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 161. orr.