Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaiak guk bezala dendan eta xeheka erosten dituztenez, arreta handiz dihardute, iruzurra txertatzeko tartea estu-estua baita. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Armadarentzat izendaturiko salgai-konboi harez gainera, baziren beste kotxe batzuk ere lepo-hezurreraino gauzez beteak, Baionako merkatari batzuek xeheka saltzeko asmoarekin hara eramanak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.
Datu horien arabera, Bizkaian %12 jaitsi da xehekako merkataritza azken urteotan. Berria - Ekonomia 2004-07-13
Bazarra lurrinen saltoki gunea zen, handizkakoa nahiz xehekakoa. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.
Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen, eta xehekako salerosketa baino ez zen haietan egiten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
Bizkaiko merkataritza xehekakoak «eskaerari erantzun ezin hobea» eman diezaioke. Berria - Ekonomia 2004-07-13
1.200-1.400 milioi artean balio du enpresak eta xehekakoei zuzendua da akzioen %40. Berria - Ekonomia 2004-04-15
Eguneko datu makroekonomiko garrantzitsua AEBetako xehekakoen salmentena izan zen, martxoan %1,8 hazi baitziren, euroa ahulduz. Berria - Ekonomia 2004-04-14