Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure xangrinak eta nire malurak eragin dituen asturugaitza. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 516. orr.
Amaren xangrina eta amaren atsekabea, noiz eta jakin baitzuen ezen osabarenean izan nintzela jauregian baino lehen...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 415. orr.
Zer adierazi nahi digu eroak bezala gidatzen duen mutilak eta xangrinak itotzeko etengabe txokolatea jaten duen neskak? Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Miskak, xangrin handiz, bere nagusiaren belaun ikaratiak ferekatzen zituen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 186. orr.
Inork ez daki oraindik zer den funtsean batzuetan etorkizunaren grina bihurtzen den iragan-min, xangrin edo dena delako gaitz hori. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.
Igurikitzen dut halaber nehori ez diozula erranen izkiriatu dizudanik; zeren gaitzetsiko bainindukete segurki, eta horrek xangrina handia sor bailiezadake. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 80. orr.
Neure amodioaz baizik ez diot hitz eginen eta ez neure xangrinez, ez baitut atsekabetzea nahi. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.
Eta xangrinez ikusten dut aitzitik kezka horiek oraino areagotzera noala! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 394. orr.
Baina Mathiasekin "moztuz", nor geldituko zitzaidan ene pena-xangrinen kontatzeko? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.