Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xaman (orobat txaman) 1 iz zenbait kulturatan, naturaz gaingiko ahalmenez sendatze eta igartze lanak egiten dituen eta espirituei deitzen dien pertsona.

Eskuez airean keinu batzuk marraztuz sartu zen xamana kanaberazko estalpera.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 111. orr.

Xaman lanak betetzen zituen, eguna pasa, eta izugarri aberatsa zen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Xamana, kantu monotono bat ezpainetan zuela, harengana hurbildu zen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 111. orr.

Mendebaldeko xaman baten antzekoa da, beraz?  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Oteiza, bere xaman ahots eta guzti, bere izate zakar jeniotsu eta guzti, Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zen haurra da.     «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus