Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xake 1 iz hamaseina irudi zuri edo beltz dituzten bi jokalariren arteko jokoa, hirurogeita lau laukitxo zuri-beltzeko taula batean, jokalari bakoitzak bere irudiak mugituz eta aurkariarenak harrapatzen saiatuz jokatzen dena.

Onartu behar dugu, hala ere, xakea borroka dela, eta, alde horretatik, bizitzaren isla.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 8. orr.

Baina xakea ez da joko hutsa, gudua baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.

-Xakea joko bat baino gehiago duk, zeren gaua eta eguna duk... eta borroka bat duk, gauaren eta egunaren artean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.

Xakea oso dut gogoko, hainbat ordu eman ditzakezulako hitz egin beharrik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

-Gu xakeko piezak izan beharko dugula pentsatzen dut -esan zion Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

Haren atsedenak, alabaina, ez zuen luze iraun, zeren berehala hasi baitzen, xakeko jokalaria bailitzan, hurrengo mugimenduaren nondik norakoak oldozten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.

Xakeko jokaldi bakoitzean ez da peza bat baizik jartzen mugimenduan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 121. orr.

Xakearen koadro zuri-beltzetan barrena galdu nahi nuke neure burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.

-Badakizu xakean? -errepikatu zuen Einsteinek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.

Non ikasi duk xakean?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Aitak erakutsi zidan xakean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Xakean aritzen nintzen Mister Lewinekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 123. orr.

Xakean denok aritzen gara patua dugula jokokide.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Makina bat aldiz arituak gara xakean biok elkarrekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Maiz jokatzen dugu xakean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 63. orr.

Trago bat irabaziko diot, pokerreko as batez, Pénicoti, eta gero Lacordaireri irabaziko diot xakean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 151. orr.

Heriotzari xakean irabaztea erabaki dute zientzialariek.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Xake erregeari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Eta nik xake emanen nion Errege Beltzari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 98. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Plazako izkina bateko garagardotegi batek [...] xake jokoan aritzeko aukera eskaintzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 29. orr.

Nork erosiko lioke xake-joko zahar eta higatu bat?  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 33. orr.

Laster ohartu nintzen Bavaria-ko (halako izena baitzuen garagardotegiak) terrazako mahaiak xake-jokalari anitzen ohiko biltokia zirela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 31. orr.

Xake maisuen partidak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

Emakumea makinaren kontra: xake-txapeldunek ordenagailuaren kontra egiten zituzten borrokaldi heroikoen bertsio light moduko bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Hasieratik umeentzako xake klaseak eman ziren eta azkar jende asko bildu zen gure inguruan.  Berria - Kirola   2004-03-17

Mespretxuz erreparatzen zien egunkari zaharrez, xake pieza hautsiez eta hautsontzi zigarrokinez beteez estalitako mahaiei.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Zurezko xake-piezek beren kutxatik ateratzean egiten duten abarrots atsegina.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 12. orr.

Xake-taula handi baten ertzean zeuden, pieza beltzen atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

Xake taulan ez genuke peoi bat defendatu behar, horretarako, erregina arriskuan ipiniz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Xake taulari begiratzen badiozue, segituan ohartuko zarete ez daukala erdigunerik; erdiguneak egon beharko lukeen tokian lauki bat dagoela lau laukitxorekin, bi txuri eta bi beltz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 86. orr.

Hogwartsen ongien jokatu den xake-partida irabazteagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 275. orr.

Ohi bezala, hitz gutxi egin genuen xake-partidan zehar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Aste honetan taldekako Espainiako xake txapelketak jokatu dira.  Berria - Kirola   2004-08-29

Neure baitan berpizturiko xake-grina.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 23. orr.

Xake liburuak irensten ditu etengabe, eta orduak ematen ditu Interneten dauden lehia eta estrategiak ikasten.  Berria - Kirola   2004-12-01

Zaharkinak erosten zituen, xake klubetako kide zen, eta gourmet eta Don Juantzat jotzen zuen bere burua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Partidu kontserbadoreko kide egin naiz, eta xake-klub batekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 204. orr.

Zelan sortu zen Gros Xake Taldea?  Berria - Kirola   2004-03-17

Euskadiko Xake Federazioari elkartasuna adierazi nahi diogu beste behin ere.  Berria - Kirola   2004-05-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ron azti-xakea erakusten ere hasi zitzaion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 179. orr.

Lehertzen ez ziren puxika argitsuak, norberak bere garatxoak hazteko kit-a, eta azti-xakerako piezak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

4 xake mate xake jokoan, partida bukarazten duen jokaldia, erregeetako bat defentsa gabe gertatzen delako.

Hiru pieza mugituz, xake matea egiten ahalegintzen da hura; gu aurrea hartzen saiatzen gara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Nik pauso bat emango dut aurrera eta horrek harrapatu egingo nau; horrela, zuek libre geratuko zarete erregeari xake mate egiteko, Harry!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 255. orr.

Hala ere, badakit xake matetik urruti dagoela, eta horrek indarra ematen dit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 63. orr.

Honela hasi eta denbora aurrera doan heinean, entrenatzaileak piezak mugituz joaten dira, aldaketak egiten dituzte, sistema moldatu eta, azkenean, gol gehien egin dituenak «xake mate» lortzen du.  Berria - Kirola   2004-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus