Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alabaina, Sarako parrokian hamarrena deitu zerga ez zen beste mundukoa; ez zuten xahubide handirik eta fededunak, orokorki, arras jainkotiarrak ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.
Hazparne eta Maiorgako konduak eman behar dizkio Apezpikuari, diru sartze eta xahupideen xehetasunekin eta bi etxe horiek utzi behar dizkio. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.
Finkatzen zituen beraz delako artzapezpikuaren janari eta xahupideentzat hamabi mila dukat urtekal edo hilabete hastapeneko mila dukat. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.
Uste-gabeko xahubideak ere badituela, ondorioz ez dela zerga apaltzerik aise izaiten ahalko helduden urte hortan segurik, gerokoak gero ikusi behar. Herria 2004-07-01
Karbonoa, izan ere, elementu berezi-berezia da: berak bakarrik daki bere buruarekin katea luze finkotan lotzen energia-xahubide handirik gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.