Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

xahar (1269 agerraldi, 81 liburu eta 723 artikulutan; cf zahar 13485 agerraldi, 284 liburu eta 2319 artikulutan) 1 izond adkor zaharra.

Gizon xaharrak, adin guziko emazteak badabiltza.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Badirudi bizikleta hartuta ibaian behera jaitsi zela gure aitonaren jaioterriraino andre xahar haren bila.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 225. orr.

Horregatik, agian, ezjakinean bada ere, sumaz edo, gure ama xaharrak aita xaharragoari dion espa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 30. orr.

Aldizkatu ziren gauaz aita, ama, izeba xaharra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 153. orr.

Goizargiko etxekandere xahar ezinduak alabarekiko laudorio baino ez zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Beste mende batetik ahaztuta utzitako lorategi bat bezala zen, atso xahar baten irribarre gozoa bezalako lorategi polita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Tronpeta-jole beltz xahar bat zen, ez zegoen ordea jende gehiegi hari begira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.

Hona, adibidez, Azpeitiko bestetan, 1894an, Adema Zaldubiri egin omenaldian, senpertar kalonje xaharrak, karia horretara, ontu zuen errepika: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 31. orr.

-Goikotxeko nagusi xaharraren arreba.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 227. orr.

Zure izebaren etxera, Rosemonde xaharraren etxera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 192. orr.

Badator Darruitx xaharra, sandaliekin lurrean putinka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 48. orr.

Aurten, abuztuaren lehen hamabostaldian, jasan ditugun bero haundiek 11.400 jende, gehienak xaharrak, hil dituzte, Estadu Batuetan baino lau aldiz gehiago.  Herria   2003-09-11

Egia erran, gelako xaharrenak ez du arratsa airean iragaiteko gogo handirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Solasean egon ginen aspaldiko adixkide xahar batzuk bezala, kafeño bat goxoan hurrupatuz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 93. orr.

2 (gauzez)

Uholde Handian Filemon eta Bauzis bakarrik salbatu ziren Frigia osoan, mendi maldako etxe xaharra ez baitzuen urak estali.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 144. orr.

Teilaz eta harri mokorrez egindako borda xahar luze bat aurkitu dugu, txapala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Ikusi dugu Sara bere pilota plaza xaharrarekin eta dituen etxe ederrekin, ikusi ere Donibane Lohizune.  Herria   2001-09-13

Xoko batean, puxkatzen ari zen pareta xahar baten kontra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 127. orr.

San Damiango kapera xaharrean bizitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 324. orr.

Banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Hemezortzi urte bete nituen, autoaren gidatzeko permisa eskuratu eta bi zalditako xahar bat erosi, bataioko amatxi nuen izebak diru-laguntza ederra emanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Munduko urre pipitta guziekin betetako larruxaku xahar ximurtu haietako bakoitza eztitan gordea bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.

Hor baditut liburu xahar batzu, bat 1530ekoa.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 88. orr.

Kantu xahar batek airostu ditu frango apairu aspaldi honetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Hiruek segitu genuen hari beretik, pentsatuz berdin usaia xaharren aztarna hunkigarri batzuk ginela gu, apezak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 41. orr.

Baina non da ohidura xaharren errespetua?!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

3 (izen gisa)

Xahar hauei bizi-poz pixka bat eman behar zaiek, David -esan zidan Martinek-. Gülbaharren ahotsa adituta, xaharra eskaileretara atera zen laster, atorra eta kaltzontzilo hutsean, aztoraturik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 178. orr.

Zer balio du, bere xaharrak bakartasunean baztertzen dituen gizarte batek?  Herria   2003-11-06

Batzuetan, xaharrek borroka hori gaubeletan kondatzen dute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 283. orr.

Gazteeri da eta xaharreri ere bai -ez bakarrik gazteeri, xaharrak izaten ahal dira gazte- irria erabiliz, aberria maitatuz, eta elkar lagunduz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 78. orr.

Etxeko xaharrek zenbat aldiz egin izan dute bide hori oinez, Lapurdiko lehen hiri handira zoazela merkatukari!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Bautistaren gurasoek, euskaraz besterik egiten ez zuten bi xahar zimur, beren garaiko abesti monotono bat abestu zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Aspaldi samarrean, Isfahango kanpoaldean, Miseria izeneko gizon xahar pobre bat bizi zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Baliteke haietakoren batek pentsatzea xahar inozo horietako bat zela hura, nahieran manejatuko zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 133. orr.

4 pl gurasoak.

-Xaharrak alabaren kezkarekin beti? -gehitu zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 291. orr.

5 xahar etxe (orobat xaharretxe) xaharren etxea.

Ramona bakarrik ezin egonez Sarako xahar etxean sartu zen eta han pausatu da 78 urtetan.  Herria   2005-12-08

Amaren ikustera banoa artetan, xahar etxean dagoela, norbait bisitatzera jin dakion goaitatuz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 121. orr.

Donibanerat erretiratua eta duela zonbait urte Getariako xahar-etxerat joana.  Herria   2003-11-20

Donibane Lohizunen, Trikaldi xahar-etxeko pentsuner xaharrena deitzen da Elise Dean eta ehun urte bete ditu joanden egunean.  Herria   2005-06-30

Bilkurategi hori zorretan izanki saldua izan zaio enpresa bati, xahar etxe bilakatzeko.  Herria   2003-03-20

Xahar etxe merkeenetan bizitzeko 1200 euro atera behar dira hilabetean.  Herria   2005-12-15

Urte berriaren agiantzak betiko goxotasunean egin dira Izpurako Luro xaharretxe-eritegian berriki.  Herria   2003-01-21

6 xahar-xahar

Apez xahar-xahar bat, aspaldi hartan presondegian zebilena eta heriotza kondenaren kontra kartsuki borrokatu zena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Baina plazer ber-bera senditzen zuen Baztango herri pollit bateko ostatu-bentta xahar-xahar batean lehenbiziko aldiz sartzean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.

Apez xahar-xahar bat, aspaldi hartan presondegian zebilena eta heriotza kondenaren kontra kartsuki borrokatu zena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Oraintxe gogoratu nauk hemen jaio zela bera, eta xahar-xahar egindakoan desagertu zirela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure xahar (5); aire xahar (3); amona xahar (9); amona xahar bat (5); andere xahar (3); andre xahar (9); apez xahar (3); argazki xahar (8); atso xahar (4); atso xahar bat (3)

emakume xahar (5); emakume xahar bat (3); emazte xahar (18); emazte xahar bat (5); etxe xahar (11); etxe xahar bat (3); euskal kantu xahar (6); gizon xahar (17); gizon xahar bat (8); hazparneko xahar etxean (5); herriko xahar (3)

ixtorio xahar (4); izpurako xahar (3); jende xahar (5); kantu xahar (24); liburu xahar (5)

ohidura xahar (5); sarako xahar etxean (4); tresna xahar (3); trinket xahar (3)

urte xahar (6); usaia xahar (5)

xahar ala gazte (7); xahar bat (55); xahar eta berri (10); xahar eta berriagoak (3); xahar eta berriak (4); xahar eta gazte (5); xahar etxe (12); xahar etxe batean (5); xahar etxean (27); xahar etxean sartu (3); xahar etxearen (3); xahar etxeetan (3); xahar etxeko (3); xahar etxerat (4); xahar etxetan (3); xahar gehiago (3); xahar xahar (4)

ama xaharra (5); andere xaharra (5); andre xaharra (3); bide xaharra (8); biziki xaharra (3); emazte xaharra (5); etxe xaharra (3); etxekandere xaharra (24); etxeko andere xaharra (3); izen xaharra (5); nagusi xaharra (12); nausi xaharra (15); nausi xaharra zendu (3); portu xaharra (4); tomeo xaharra (5); trinket xaharra (3); urte xaharra (9); urte xaharra joan (6); usaia xaharra (5)

ama xaharrak (4); amatxi xaharrak (3); andre xaharrak (4); bere xaharrak (3); etxekandere xaharrak (7); gizon xaharrak (5); gure xaharrak (4); jende xaharrak (3); kantu xaharrak (19); lagun xaharrak (4)

ama xaharraren (3); emazte xaharraren (3); izeba xaharraren (4); xaharraren ondoan (3); zubi xaharraren (3)

baiona xaharrean (3); baionako trinket xaharrean (4); baleta geltoki xaharrean (3); geltoki xaharrean (62); miarritzeko geltoki xaharrean (5); moda xaharrean (3); portu xaharrean (3); trinket xaharrean (10)

jende xaharrekin (3); jende xaharrekin elkartasunez (3); xaharrekin elkartasunez (3)

baiona xaharreko (3); moda xaharreko (5); trinket xaharreko (3)

apez xaharren (4); eri eta xaharren (4); gure xaharren (3); kanboko apez xaharren (3); xaharren piztuera (3)

denetako xaharrena (5); herriko presuna xaharrena (3); herriko xaharrena zen (3); presuna xaharrena (4)

bide xaharretik (3); urte xaharretik (4)

heriotze xaharretxean (3); xaharretxean iragan (3); xaharretxean pausatu da (5)

izpurako xaharretxerat (3); xaharretxerat erretiratua zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus