Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begien orde bi xilo ttipi dituzte eta ahoaren orde sake baten idurikoa den aho xabal bat, ezpainik gabekoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 92. orr.
Ginok maiz izaten zuen tripako mina: aurpegia gorri-gorri jartzen zitzaion, kopeta ilun, belarri xabalak sua bezain gorri. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.
Arbola txar bat aski zait bizia senditzeko; harri xabala jarleku goxo bilakatzen zait segidan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.
Bide bazterreko txokoren batean ongi gorde, goroldio eta harri xabal batekin estaliz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 184. orr.
Bide xabal goxo bat eta hona berriz patarra. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.
Baserri inguruko soro, belaze, ordeka xabal. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 79. orr.
Angiek lurrerantz zuzendu zituen begiak; irribarrearen arrasto xabala marraztu zitzaion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 153. orr.
Ohartu gabe, bide zabal batean sartu naiz; xabalean nabil orain. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.
Jateko gauzez bertzalde bada bertze asko gauza xabalean ezarriak. Herria 2004-08-12
Hor ikusi ditugu herritar komertsant zonbeit bainan gehienak kanpotik jinak ziren beren mozkinen xabalean ezartzerat. Herria 2004-12-23
Bertzelako graziarekin iraganen dire xabalerat agertuko diren libertimendu, ahusamendu, jaiak, hilabete hortan. Herria 2004-03-25
Gero iragan urtean egin lanen bilduma xabalerat agertu du. Herria 2005-01-13
Borta ezezaguna zitzaion atso batek ireki zuen eta hari so gelditu zen, aho xabalik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.
Entzule guziak ahoa xabalik kondalarien munduan sartu baitira izan gazte edo adineko, esku zarta ainitz izan da horiendako. Herria 2001-01-11
Arratsaldea lo hil batean higatzen zuen, plastikozko ohe gogor batean xaal-xaaala etzanik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 131. orr.
Emakume oriental bat ere lixiba egiten ari zen, ondoan lau ume begi-xabal zituela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.
Mehea, baina ipur-xabala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Jendearen gelditasunak artetan nihaur eztitzen ninduen, eremuaren xabalak tenorea nagiki barreatzen zuela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 117. orr.
Etxekoandreek ezin asmatuzko tokietan guarden bistatik gorde zituzten barazki idortuak, hala nola apez ilarrak eta ilar xabalak ahal bezain xuhurki xahutzen zituzten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.
Bertze uharte bateko jendeek aurpegia xabal-xabala dute, begi eta sudurrik gabekoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 92. orr.
Lore ttiki, juntto-juntto, xabal-xabal horiek, platera baten taxuan zabalik, distiratsu egon ohi dira sanjoanak inguruan: eguzkiaren solstizioa zaintzen dute. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Intsusa, adibidez, inoiz ez dut ikusi hain luzetsita: lehenengoetakoa ohi da loretxo xuria, plater baten antzera, xabal-xabal hedatzen saiatzen dena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.
Sai tropak itzulika kurutzatzen ari, eztiki, hedoien erdian lerratzen balire bezala, hegalak xabal-xabala, mugitu gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.