Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

viktoriar (18 agerraldi, 4 liburutan; orobat victoriar 6 agerraldi, 2 liburu eta 4 artikulutan) izond Ingalaterrako Victoria erreginari, eta haren garaiari eta gararaiko gizarteari dagokiona. ik victoriano.

Viktoriar garaiko klase ertain bertutetsuari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 300. orr.

"Balio viktoriarrak" ohorezkoak dira ohorezko Ingalaterran.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

Sexu heterosexual arruntaren ostean dagoen moralismo viktoriarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Emoziozko erreakzioek, "viktoriar" baikortasuna eta "spengleriar" ezkortasuna bezalakoek, froga gisa ez zuten indarrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.

Irribarre egingo zuketen, keinu bihurri batez, jakin izan balute oroitzapen baten oroitzapenak egunen batean A Dream of Fair Women sortuko zuela viktoriar poeta baten irudimenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Betegintzarre AB-k Matthew Arnold (1822-88) poeta eta kritikari viktoriarra aipatzen du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 286. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus