Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
vibrato iz ahotsean eta soka musika-tresnetan gertarazten den hotsaren ondulazio lasterra.
Welker baritonoak uhin luzeko vibratoa erakutsi zuen. Berria - Kultura 2004-10-20
Lanak eskatzen duen bezala, espresibitatea (vibrato eta legato-a) izan zen nagusi. Berria - Kultura 2004-12-01
Vibrato zabala, goi tesitura zailean erraz zebilena. Berria - Kultura 2004-05-01
Hasierako nostalgiazko esaldiak ondo lotu zituen, vibrato, portamento eta azken finean fraseatze txukunez beterik. Berria - Kultura 2004-10-02