Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beste versta bat ibili behar duzu oraindik, daramazun bidetik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.
Zaldiek ordu erdi baino ez zuten behar izan hamar verstak egiteko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.
Gabarra ur lasterraren erdi-erdian zegoen [...] eta uretan behera zihoan bi versta orduko eginez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 194. orr.
Bost verstako bidea besterik ez zegok, aitaren batean helduko gaituk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.
Mikel Strogoffek Moskutik Irkutskera ibili behar zuen bidea bost mila eta berrehun verstakoa zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
Komunikazio elektrikoak baizik ez ditu lotzen Siberiako bi mugak, mendebaldekoa eta ekialdekoa, 8.000 versta luze baino gehiago den hari baten bidez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.
Lau versta zabal zen, zuhaitzak zituen inguru guztian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.
Zenbaitetan pinu edo zedro oihan itzelak, ehun versta luze. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 355. orr.
Leku hartan, ibaia versta erdi zen zabal. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.
Versta batera fabrika bateko burdinazko tximinia estua altxatzen zen zuhaitzen artean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 182. orr.
Inguru haietan, herrixkatik hamar verstara, jeneral bat bizi zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.
Bederatzi kopek verstako, eta eskupekoa gainera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.
Hegan doaz verstak, hegan hurbiltzen zaizkizu merkatariak kibitketako gida-aulkietan eseririk, hegan doa basoa bidearen alde banatan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.