Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

venezuelar (orobat venezolar g.er. eta venezuelatar g.er.) 1 izlag/iz Venezuelakoa, Venezuelari dagokiona; Venezuelako herritarra.

Aquiles Machado venezuelar tenorrarekin batera.  Berria - Kultura   2004-09-16

Ni han nabil, venezuelar atsotitzak dioen bezala, "mas perdido que cucaracha en baile de gallinas".  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

10.000 sendagile kubatarri esker, 11.000 klinika sortu dituzte auzo txiroetan, eta bitartean milaka venezuelar medikuntza ikasketak egiten ari dira, sendagile kubatarrak beren herrira itzul ahal izan daitezen.  Berria - Mundua   2004-08-22

Telesail venezuelar horietako bat ematen du berriz ere.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 97. orr.

Iraultza venezuelarra baketsua eta demokratikoa da, herriak bide hori nahi duela erakutsi duelako.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.

Gobernu venezuelarrak baduela nolabaiteko nortasun bat, beste gobernu batzuek izan ez dutena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 76. orr.

Herri venezuelarraren gaurko garaipen handia indarkeriaren, kolpismoaren eta faxismoaren aurkakoa izan da.  Berria - Mundua   2004-08-17

Entzuna nuen kalean: venezuelarrei venezuelar izateko harrotasuna sentiarazi dien iraultza dela Chavezena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 40. orr.

Venezuelarrari ez zaio hainbeste inporta konponbide zehatzak egotea, hari komunikatzea gustatzen zaio, presidenteak gauzak argi azaltzea, hitz egitea, egoera planteatzea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 84. orr.

Kaudillo horrek bultzatutako konstituzioak venezuelarren %70eko babesa jaso zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Baina venezuelarrak ez gara lau milioi, 26 milioi gara.  Berria - Mundua   2006-04-18

Hamaika ikusteko jaioak dira venezuelarrak ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 66. orr.

Eskuz binaka, emaitza berberarekin txapeldun geratu ziren Jauregi-Larrinaga, Urzelai-Lacasa venezuelarren aurka.  Berria - Kirola   2006-04-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus