Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vitelli izeneko veneziar artista batek egina iritzi nion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Haren aita François Zola ingeniari veneziarra edateko ura hirira eramateko kanal bat eraikitzen ari zelako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.
Esterrek, Korfu-n veneziar familia batean jaiotako andre amultsu eta asaldagaitz hark. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.
Bankuen egitura ahula zen oraindik ere; horren lekuko da nola veneziar bankuek kiebra jo zuten, batak bestearen ondoren, XIV. mendean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Bizigarrien merkataritzaren veneziar monopolioa [...] betiko hautsia geratu zen horrela. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.
Gustura ibili zen Stephen marrazten, eta san Markos katedrala, Ducearen Jauregia eta veneziar kulturako monumentu nagusiak papereratu zituen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.
Musuoker izan zen hurrena, pirata kortsikarren buruzagia, galera veneziar baten kanoikadak aurpegia desitxuratu ziolako halaxe deitua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.
Bi veneziar ateen arteko plazan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 109. orr.
Mahaitik kristal veneziarreko kopa bat hartu eta liluratuta begiratu zion. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.
Leihoetan sareta veneziarrak, bazterretan lorontziak eta airean ke zaharra zituen egongela batean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.
Bufanda gorri handi bat zeraman samaren jiran, mutur bat konkorretik zintzilik zuena, kapa veneziar baten hegalaren gisan. Une hartan zabaldu ziren orobat Indiarako eta Txinarako lehorreko merkataritza-bideak, Marco Polo veneziarraren kontakizunak deskribatzen duen bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.
Il Cagalibri deitzen diote veneziarrek eskultura honi. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 63. orr.
Veneziarrek turkiarren herrialdetik egina zuten ordura arte merkataritza. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
Zazpigarren egunerako idatzia zuen veneziarrak Dionisok eskatutako musika. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 116. orr.
Nortzuk diren veneziar petoak asmatzen saiatu edo haien jarduna entzun nahi duenak turisten bideetatik apartatu behar du. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.