Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uztarri 1 iz zurezko atal sendoa eta landua, idi edo behi pareari, lanerako lotzeko, buru gainean ezartzen zaiona.

Egunero idien gainean ezarririk dabilen uztarriak urteak eta urteak iraun dezake, 80 beharbada.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.

Ez dituzue idia eta astoa uztarri berean lotuko, goldan jarduteko.  Elizen arteko biblia   Dt 22,10

Irabaztea eta galtzea ez ote da uztarri beraren menean dabilen idi parea?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 132. orr.

Zenbat uztarri eta beste ez ote dira egin urkiaz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,21

Uztarri berean hiru idi lotzea gaitz bada ere, Vatikanoak ere Francoren diktadurarekin bat egin zuen, Konkordatua sinatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.

Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

Hananiasek, uztarria Jeremiasen lepotik kendurik, apurtu egin zuen.  Elizen arteko biblia   Jr 28,10

Uztarri eta gezien ikur falangista eta Espainiako armarria.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

2 irud/hed

Uztarritzat uler daiteke gure urratsei jarraitzen dien edozer gauza, guk zailtasunez tiraka daramaguna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Zer erantzun behar nioke, gure aitak ezarri zion uztarria arintzeko eskatu didan jende horri?  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,9

Beren onean eta beste uztarri bati lotzeko asmoz, kirgizen askatasuna defendatzen baitzuten Moskuko mendekotasunaren kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Uko egin zioten itun santuari eta arrotzen uztarria onartu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,15

Jainkoak deabruaren uztarritik aska dezan bere aintzaren gorapenerako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 224. orr.

Urteetako bizikidetasunak miseria horiek sortzen omen ditu; ni ez naiz uztarri horietatik pasatutakoa baina horraino ohartua naiz dagoeneko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.

Ingelesen uztarritik ateratzeko bi gerla egin zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 50. orr.

Nori zaio eramanerraza uztarri hau?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Beraien uztarriaren lokarriak apurtu eta esklabo bihurtu dituztenen eskupetik libratuko ditudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna.  Elizen arteko biblia   Ez 34,27

-Bai -esan zuen-, John Loomis eta Matt, biak ala biak uztarri berean lotzeko modukoak ziren; hitz-erdi bat ere ezin zitzaien sinetsi esaten zutenetik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Nire uztarria eramanerraza da eta nire zama arina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

3 (irud/hed, izenondoekin)

Apurtua baituzu lepoan zeramaten uztarri astuna, zapaltzailearen aginte-makila, Madiango gudarostea apurtu zenuen bezalaxe. Arindu, bada, zuen aitak ezarri zizkigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.  Elizen arteko biblia   Is 9,3

Espainiako uztarri gogorraren azpian bizi izanagatik, Hegoaldeko gure haurrideek noizbait burua altxatuko zutela eta orduan, menturaz, guk ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 121. orr.

Uztarri zibila onartu baino lehen inork ez zeukan ezer berezko eskubidez, eta dena komuna zen guztientzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 150. orr.

Zorionekoak bost bider, atzen egunera arte, uztarri hautsi gabean amodioak harrapatu zituenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Zer egiten dugu zuk eta nik amodiozko uztarri honen pean?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Injustizi kateak hautsi eta uztarri-hedeak etetea.  Elizen arteko biblia   Is 58,6

Han zegoen bera, eskerga, so eginez nola sartzen zuten zaku zaharrez bildutako zer bat, uztarri-bilurrez amarratua luzera guztian, hiljantzi modura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko.  Elizen arteko biblia   Ez 20,37

6 batera uztartzen diren abereen bikotea.

Izan ere, askotan bi idi onak izanagatik ere, ez dute gauza askorik egingo ez badira ondo moldatzen; ez da ziurtatuko uztarri ona izatea.  Berria - Kirola   2004-12-08

Ganadutegiek, berriz, zabaleran ez dute hamar oin baino txikiagoak izan behar, eta ezta hamabost baino handiagoak ere; eta luzeran, uztarri bakoitzarentzat zazpina oin baino gutxiago ez izateko modukoak izan behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Uztarri bakoitzak bi itzain izango ditu.  Berria - Kirola   2004-07-30

Iaz Sistiagaren uztarriak 53 untze egin zituen, eta 2000an, Rosariorenak 59 untze eta laurden.  Berria - Kirola   2004-12-08

Uzkudunen uztarri bat ariko da lanean, eta bere idiek eginiko 52 untze 6 zinta eta 1,93 metroko marka ondu beharko dute.  Berria - Kirola   2004-03-15

Otsailaren 3an hasiko dira Abadiñoko probak, eta 29 uztarri ariko dira.  Berria - Kirola   2004-07-24

Uztarriek 1.750 kiloko harria erabiliko dute, eta pisu neurtukoa izango da dema.  Berria - Kirola   2004-07-03

7 uztarripe- ik uztarpe.

Gabezian dauden horietarik badira Europa Ekialdeko batzu ere, sobietarren uztarripean egon zirenetan.  Herria   2003-07-17

Aginte irrikaren uztarripean menderaturik aurkitzen dira printzeak eta nazioak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 372. orr.

Halaxe gertatzen zaio uztarripean uztartua bizi denari, eta areago oraindik uztarri bakarrean edo bere buruarekin buruz buru bizi denari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

-Gure helburua, Frantziaren uztarripetik Iparraldearen ateratzea da eta Euskal Herri independente, euskaldun eta sozialista baten barnean geroaren eraikitzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Halaz langabeziaren zerrendetarik ezabatzen dituzte milaka kide, familia laguntzak murrizten eta RMIa RMA bihurtzen da, lana maite ez duten pobre zakarren lanaren uztarripera plega arazteko.  Berria - Kultura   2004-05-26

8 idi uztarri batera uztartzen diren idien bikotea.

Idi-uztarriak tiratzen zuenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Idi-uztarriak bultzaturiko gurdi batean eraman zituzten emakume biak hiriburuko kartzelaraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 169. orr.

Mando-sokak eta idi-uztarriak ezin aitzinatuz metatzen ziren hiriko sei ateetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 39. orr.

Ukuiluak eta ukuiluen tamainak abereen arabera eta han elkartuko diren idi-uztarrien arabera egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2930. orr.

Osa dezala bakoitzak idi uztarri sendoa, eta, idien atzean, eroso ipini ahalko da gurdia; sekula ere ez, idien aurrean, gurdia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.

Ondoren, ardatzen inguruan txikota bat lotu zuen eta idi-uztarri bat jarri zuen txikotatik tiraka.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

9 (corpusean uztarridi soilik) uztarreko idia.

Txikitu ditut zurekin artzain eta artaldeak, txikitu nekazari eta uztarridiak, txikitu gobernari eta buruzagiak.  Elizen arteko biblia   Jr 51,23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus