Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hemorroideak uzkitik kanpora ateratzen dira eta odola isurtzeaz gain, azkurea eta mina ere eragin dezakete. Berria - Gaiak 2004-01-24
Txuringa ongo bigundua eta uzkia blai eginda neuzkanean, Satanek txakurka jarri ninduen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Ondoren mugimenduok beherago jo zuten uzkiaren uzkurdura probokatuz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.
Nire uzkian hondoratu ahala, intzirika hasi nintzen, atseginez eta beldurrez. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.
Burua makurtu eta uzkia milikatzen hasi zitzaidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 50. orr.
Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.
Orain bere ahoa dabil nire sexuan, gora eta behera, uzkitik klitorisera arteko zirrikitu guztiak arakatuz. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta. Aitor Arana «Onan», 2000 - 36. orr.
Badakik hik ukuiluetako jenio hori, Akerbeltz, bazela akelarreko apaiz burua ere, eta akelarreetara joaten ziren emazte guztien potak jasotzen zituela uzkian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.
Atzean lau brui jarri zitzaizkidan, uzkitik bazooka bat ateratzen baldin banuen nire lepora jauzi egiteko prest. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 209. orr.
Uzkiko koitoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 168. orr.
Koitoan -baginakoa nahiz uzkikoa- gizonak ez du zakilaren mugimenduen kontrolik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 133. orr.
Zakur arrak uzkia usaintzen ziok zakur emeari, eta ezerk ez dik naturaren bidea eragozten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 216. orr.
Nire engainatzeaz gaztigatzeko baten bati uzkian ostikoa eman niolarik ez zen den mendrenik ere mugitu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 161. orr.
Astoari hesteak uzkitik ateratzeko ahaleginetan ziharduten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.
Masturbazioa, uzki-koitoa, lesbianismoa edo homosexualitatea -ugalketarik gabeko jarduerak guztiak- gogor jazarri eta kondenatuko dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.
Haren zakila sentitu nuen nire uzki ingurua ikutuka. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 78. orr.
Uzki-ertzak igurtzi arte. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.
Bada esan duenik koito modu hori haurtzaroko garapen psikosexualeko uzki aroan geratu direnen obsesio patologikoa dela. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 169. orr.
Antzarakume lumatsuak bailirakete uzki-garbitzailerik onenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 156. orr.
Soldadu zaharrenek uzki-zorra kitarazi nahi izan ziotean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.
Nola Larrearen soldaduekin etortzekoa zen Garrüzera, nola uzki-zorra ordainarazi zioten. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 203. orr.
Pozik ikusiko nioan aurpegia, bai horixe, ikazkin uzki-hozki hori popatik hartzera bidali huenean! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 237. orr.
Ezagutu ditudan guztiak hain jainko-uzkiak izan beharra ere! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 227. orr.
Hori kiratsa, zerri baten uzkia jan duk, ala? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 112. orr.
Asto hilari uzkitik oloa dario orain? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.
D'Annunzio bezalako poeta kaskalek eskainiko dizkiote uzkira etorritako bertso-putz guztiak Fiume izeneko gezur handiari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 270. orr.
Auzo puta honek uzkiko zulotik ematen du gero! Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 111. orr.
Haren bular balantzariak, haren lepo lodia eta partikulazki hain trebeki eskaintzen zidan haren uzki-zuloa. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.
Sekula ez zaidak-eta gustatu jendearen miserien uzkian hatza sartuz bizitza aurrera ateratzen duen jendilajea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 246. orr.
Munduaren uzkian gaudek eta ipuin batek ziok zulo honetan ospatuko dela Azken Judizioa! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Bergarako mendi zoko honetan, munduaren uzkian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 135. orr.
Horregatik, Rio Mundo esaten diote paraje horri, munduaren uzkiari. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 41. orr.
Zulo batean nagok, bertzalde, eta zulo batean dagoenak ez dik zer galdurik baldin bertze zulo baterat badoa, ezta munduko uzki-zulorat badoa ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.
Orgasmoa izaten hurrengoa Antonio izan zen eta, potroak ongi goratuta, hazi txuria emearen uzkibarne ilunean utzi zuen, Joxemarirenarekin nahasirik. Aitor Arana «Onan», 2000 - 135. orr.
-Oso uzki-estua haiz, Onan -esaten zidan, ni animatu nahian-. Aitor Arana «Onan», 2000 - 68. orr.
Lehenago sarri ibiliak ginen eta Antoniok bazekien zeinen uzkiestua nintzen eta hartua izaterakoan jasaten nuen minak sorrarazten zidan deserosotasuna. Aitor Arana «Onan», 2000 - 102. orr.
Horregatik esan ohi zuen errektore gorrotagarri hark inoren kontura bizizale ziren uzki-pitxer guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.
uzki koitoa (8); uzki zorra (4)
neskaren uzkia (3)
ene uzkian (3); munduaren uzkian (3); nire uzkian (4); uzkian ipini (3)
uzkiko koitoa (11)
uzkitik atera (3); uzkitik sartu (4)