Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usu gertatzen zaizu bidea huts egitea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.
Usu ez da erraz asmatzen pertsona batek zergatik hil duen norbait. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 47. orr.
Etorkizunerako uzten dugu usu zoriona esne-saltzaile ameslariaren ilusio xaloaz horditurik. Berria - Kultura 2004-02-10
Usu sosik gabe omen nabilelako ere ba omen du berorrek niri zertan liskar eginik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.
Oilagorrak usu alde egiten die eta ehiztariei. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.
Kalean usu emaztea gizonaren atzetik doa, bizpahiru metrora, senarrari ohore ekarriz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 73. orr.
Pertola da sare mota bat lehengo denboretan arras usu baliatzen zena. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.
Halakoetan usu gertatzen den bezala, aitzakiak ene borondate flakoaren lehen asmoa jan zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.
Loradendako kaxa eta larruzko diru-zorro handi eta usu erabilitako bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 217. orr.
Uste dut aski usu aipatu dugula jadanik Hannah Arendt-en izena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.
Arraza usu aipatze hutsak ez duela inor arrazista bihurtzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
Han daude, kale erdi-erdian, usu etzanda, trafikoa galarazten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 149. orr.
Zehatz aipatu gabe banan-banan ezin izendatuzkoak, baina garrantzitsuak direnez usu baliatu beharrekoak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 259. orr.
Hertsikeria sexualak sortzen baititu, usu, nabarmenkeria sexualik zabarrenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
Hezkuntza kontua ez baita usu hizkuntza kontua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 69. orr.
Ahoz aho dabiltzan leloak faltsuak gertatzen dira usu. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Britainiako gabon-kanta Erdi Arokoetan, gorostiaren eta huntzaren arteko norgehiagoka bat aipatzen da usu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Berek hain usu eta alferretan eskatzen duten urte anitzetako inbeztizamendu plana igorria izan zaien Bordeleko kontu jujeei. Herria 2004-12-09
Uda huntan guzian beraz, frango usu izanen dira hor kantuak eta dantzak. Herria 2005-07-21
Sobera usu gaizki ikusiak direla, zernahi berexkuntza behar dutela jasan, eta hola ez dela manera! Herria 2005-02-10
Aitortzen dut neuk ere entzuten ditudala tarteka nere arbasoaren hotsak eta ahotsak, nere ancestral voiceak, baina oso tarteka eta ez nahi bezain usu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 121. orr.
Bonbardatzeko airekoak gero eta usuago pasatzen ziren, eta gero ta gehiago. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.
Hola naiz iheska ibili, gero eta usuago, gero eta urrunago. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 91. orr.
Jendearen begi irribarretsuak zeure begitartean landatuak ikusiko dituzu Europako nazio askotan baino usuago. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 9. orr.
Iduriz zibilizazioak eskatzen dituen berrikuntza usu zail eta beldurgarriak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 135. orr.
Haur bat ezpal batekin hurbiltzen bazaizu eta sinatzen badiozu, han dira usu demonio beste asko. Berria - Kirola 2004-04-15
Trafiko usua igarotzen da ondotik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 132. orr.
Tarrapataka jaten nuen, hurrupa usuek hitza gutitzen zidatela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 100. orr.
Iraulketa usu horien erdian, neure omena haatik garbi gorde badut [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 249. orr.
Udaberria bere azkenak ematen egoteko jangelan egiten zuen hotz ez usuaz mintzatu ziren senar-emazteak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.
Mathildek inoiz kartetan egiten bazuen ere, pianoa jotzea zuen ekimenik usuena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Erdi Aroan, barazkirik usuena eta ezagunena aza baitzen, baba eta tipulekin batera. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.
Nork ez daki munduko gauzarik usuena dela hori, zuen guztien ohitura, gaizkiletik gizon arrunteneraino? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 456. orr.
-Ez da batere usua zure sasoiko gizon bat pianoa ikasten hastea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.
Eztei hobarizko deitu horiek [...] ez ote dira egunetik egunera usuagoak bilakatzen ari zaizkigun eskandalu horien sorbururik emankorrenak? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 315. orr.
Nire gutunak, diozunez, usuegiak omen dira! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.
Ile-adats usu eta beltza zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.
Adats urdin usua motots borobil batean bildurik zeraman. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
-Ekilibrista naiz -esan zuen bere kalpar usua orraztu bitartean burua atzeraka eramanez-. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.
Ondoren, gauzarik usuzkoenak adieraziz-eta, ohiturarekin, hitz egitera iritsi ziren kasualitatez eta, hala, hizketaldiak egiten hasi ziren elkarren artean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.
ahal bezain usu (3); aski usu (6); bezain usu (8); ez baita usu (8); ez da usu (8); ez zen usu (3); frango usu (14); hain usu (15); hain usu gertatzen (4); hoin usu (6); sobera usu (7); telebixtan usu (3)
usu aditzen (8); usu ageri da (3); usu agertzen (9); usu agertzen diren (3); usu agertzen ziren (3); usu aipatzen (4); usu baino usuago (3); usu egiten (5); usu elgarrekin (3); usu entzun (3); usu entzuten (5); usu gertatu (3); usu gertatzen (27); usu gertatzen dena (5); usu heldu (4); usu ikusten (17); usu ikusten den (3)
baino usuago (12); gero eta usuago (25); usu baino usuago (3); usuago gertatzen (3)