Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marmol harrobiak, gatzagak, platino eta urre erauztokiak, ikatz meatzeak ustiatzen dira bertan handizka. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.
Txintxurreneako harrobia legearen kontra ustiatzeagatik. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 192. orr.
Ustiatu gabeko zainei mea guztia agor-agorrik uzteraino erauzteari lotu nintzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Larreak garbiki atxikitzeko, zuhaitzak landatzeko, oihanak hobeki baliatzeko edo ustiatzeko. Herria 2005-02-10
Petrolio gehiena multinazionalek ustiatzen dute, eta, herrialdeak findegirik ez duenez, erregaiak inportatzera behartuta dago. Berria - Ekonomia 2004-10-12
Siberiako gasa ustiatzeko hitzarmena prest. Berria - Mundua 2006-03-22
Kaspio Itsasoko kabiarra ustiatzen duten estatuei kuotak ezarri dizkiete. Berria - Gaiak 2004-10-15
Beste lekuetan aurkitzen ez diren lehengaiak ustiatzeko ez bada, nazioarteko inbertsioak ez du periferiako lurraldeetara jotzen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.
Nekazariek lurra modu independentean ustiatu ahal izango zutela adierazi zuen Wen Jiabaok. Berria - Mundua 2006-03-15
Horregatik, natur baliabide askok doaneko baliabidetzat hartzen dira, muga orotatik kanpo ustiatzeko modukotzat. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.
Ordu arte ustiatu gabeko baliabide alternatiboak aprobetxatuz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.
Amerika ez bezala, Errusia ia hasi gabe zegoen bere ahalbideak ustiatzen, eta, giza ahalegin eta sufrimenduari dagokionez kostu izugarriarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.
Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.
Nazioarteko zuzeneko inbertsioen lehen belaunaldiaren helburua [...] inperio kolonialetako eta mundu-ekonomia kapitalistako semiperiferietako nekazaritza edo meatzaritza baliabideak ustiatzea zen batez ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.
Trena eraiki, zaindu eta ustiatu zuten AEBetako eta Europako enpresen buruak ziren aulkian. Berria - Mundua 2004-02-20
Autobidea ustiatzen duen elkartearen erdia enpresa pribatu bati bati saldu zion Espainiako Gobernuak. Berria - Euskal Herria 2004-11-23
Bihar 34 urte beteko dira Garoñako zentral nuklearra ustiatzeko lehendabiziko baimena eman zenetik. Berria - Mundua 2004-07-18
Hortik dator truke librearen eta nazioarteko espezializazioaren garrantzia, horiei esker nazio bakoitzak hobeto ustiatu ahal izango baitu bere ekoizpen-ahalmena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Diskurtso light bat badago, jeneralean abertzaleen aurka ustiatzen dena, Estatua pasea dagoela, iraganekoa dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.
Bat-batean bere indarrak sektore txiki batean kontzentratzeko, hesia hautsi arte; arrakasta ustiatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.
Orobat ulertzen da bere barne merkatu txikiagatik, behartuta baitzegoen lanaren nazioarteko banaketak eskainitako aukerak ahalik eta ondoena ustiatzera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.
Hogeigarren mendearen erdialdeko asiar gobernuek noraino jarrai zezaketen mendekoengan sakon sustraituriko otzantasuna ustiatzen xede militarretarako? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 372. orr.
Ekialdeko kristau ortodoxoen ikuspegitik frankoak parvenus ziren, zoriaren kapritxo batek emandako indar zakarra zinikoki ustiatzen ari zirenak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Izugarri alaia eta atsegina zen beti, eta gutxik bezalako umorea eta asmamena zeuzkan, gaur egun Madrilgo irrati-kate batean ustiatzen dituenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.
Goazen anartean, eki haizeak zazpi mila kilometro orenean buhatzen duela, jendearen bakardade sentimenduaren ustiatzera gauez, gauez, gauez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 214. orr.
Horrek paradoxa ekarriko dio sukaldariari: arrantzalearen eta laborariaren adiskide dela adierazi bai, baina langile horiek ustiatzen dituen enpresari handiarekin ibiliko da eskutik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 65. orr.
Munduan 150 milioi haur kalean bizi dira eta ia denak nola edo hala, ustiatuak daude, Torturaren Aurkako Mundu Elkarteak dioenez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 115. orr.
Zure baitan aitamak desohoratzen dituzte, etorkina gogor hartu eta umezurtza eta alarguna ustiatzen. Elizen arteko biblia Ez 22,7
Ez diot inori bidegaberik, ez kalterik egin, ez dut inor ustiatu. Elizen arteko biblia 2 Ko 7,2
Merkatu sistemarekin batera sortu edota indartu dira "lagun hurkoa ustiatzeko askatasuna, gizarteari trukean pareko zerbitzurik eskaini gabe neurriz gaineko irabaziak lortzeko askatasuna, asmakuntza teknologikoak jendearen alde ez erabiltzeko askatasuna [...]”. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.
Merkatu-ekonomian, gizakia ez du soilik lanak ustiatzen eta alienatzen, produktoreen eta saltzaileen aldetik ere, nolabaiteko merkataritza-ustiaketa jasotzen baitu, eta ondorioz, alienazioa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.
Legediaren arabera 84 orduko lan-asteak ere izan daitezkeela [Thailandian], bai transnazionalek ustiatzen dituzten langileen kasuan, eta bai bertako enpresek ustiatzen dituztenen kasuan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.
Enpresaburuei egotzi zien «irabazia» soilik bilatzea, «miseriazko soldaten kontura, emakume, gazte eta etorkinak ustiatzearen kontura». Berria - Ekonomia 2004-06-02
ustiatu gabeko (3)
baliabideak ustiatzeko (4); gehiago ustiatzeko (4); harrobia ustiatzeko baimena (3); ustiatzeko baimena (6); ustiatzeko eskubidea (3)
gehiago ustiatzen (4); petrolioa ustiatzen (3); ustiatzen hasi (3); ustiatzen jarraitzeko (3); zentrala ustiatzen (3); zura ustiatzen duten (5)