Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ustiapen (84 agerraldi, 8 liburu eta 50 artikulutan) 1 iz ustiatzea. ik ustiaketa; ustiakuntza.

Eraikuntza lanak erakunde publikoen ardura izan badira ere, ustiapena Etxart enpresaren esku geldituko da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Ustiapen eta birfintzean dauden mugimenduak islatzeko ezintasuna salatu dute petrolio konpainiek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

Herrialde horietako industrializazioa, 1960ko hamarraldiaz geroztik, hidrokarburoen errenten ustiapenean oinarritzen da (petrolioa, gas naturala), edota fosfatoaren ustiapenean, Marokon gertatzen den bezala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Aparkalekuaren ustiapena Setexi eman dion Aena aireportuaren jabearen «axolagabekeria» ere gaitzetsi du.  Berria - Ekonomia   2004-02-08

Gizakiak bere lan indarraren ustiapenaren emaitza jasotzen duen eguna, egun handia da materialista dialektiko batentzat, eta baita gainerakoentzat ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 108. orr.

Informatika sistemen ustiapena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Gezur handien intelektualek, batzuek jakinaren gainean eta beste askok azpian, kapitalaren ustiapena eta estatuaren ostiapena defendatzen dituzte funtsean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 255. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurraren eta uraren ustiapen naturala.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 177. orr.

Tokiko basoen ustiapen iraunkorra nagusitu da eremu aldapatsu horretan, eta egundaino balio natural eta botaniko ugari gorde izan ditu inguruneak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Kirol instalazioen eraikuntza edo Olinpiar Jokoen ustiapen komertziala.  Berria - Kirola   2004-10-30

Ustiapen energetikoa aipatzen denean, erraustekoa ulertu behar dugu.  Berria - Harian   2006-01-03

Ur ugari eskatzen duten uztak landatu beharrean, arrazoizko laborantza garatu behar da, uraren gehiegizko ustiapena saihestuz.  Berria - Harian   2005-10-06

Zibilizazio industrialak eta kontsumo-ekonomiak bultzatutako natur baliabideen neurriz kanpoko ustiapenaren kontra agertzen da ekologismoa.  Berria - Gaiak   2004-06-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ustiapen maila espezieen ugalketaren eta hazkuntzaren araberakoa izan beharko litzateke.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Ustiapen modeloa dago indarrean: gauza bat egin eta behin eta berriro kopiatuta dirua egitearena.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Zergak eta ustiapen eskubideak ez ordaintzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-11-02

«Ustiapen marjinak estutzen ari zaizkie», bere iritziz, lehengaien garestitzeagatik ez baitute produktibitatea igotzeko tarterik.  Berria - Ekonomia   2004-05-07

Ustiapen gastuak %6,7 handitu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

Natur baliabideen erabileran, ustiapen erritmoak ez du birsortze erritmoa baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Baliabide horiek berriztagarriak dira, bai, baina gaur egungoaren oso azpitiko ustiapen-tasa batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Jaurlaritzak ustiapen epea luzatu du, Arrasateko Udalak kontrako erabakia hartua duen arren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

A-8 autobidearen mantentze eta ustiapen lanak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bakuko petrolio-alorraren merkataritza-ustiapenak berresteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

5 ustiategia.

Trebiñun, Arabako Haranetan, Agurainen eta Gorbeiako magaletan ere badira ustiapen batzuk.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Zabalera handiko ustiapenekin.  Berria - Harian   2005-08-28

Diputazioko diru laguntzekin herrialdeko ustiapen bakoitzari 240 euro soilik dagozkiola kritikatu du UAGAk.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Nekazaritza Erroldaren arabera, 1999an EAEko nekazaritza ustiapenen %10en jabe baino ez ziren 40 urtez azpikoak.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Nafarroan 700 bat abeltzaintza ustiapen daude.  Berria - Harian   2005-08-28

Hondamendi naturalek eragindako kalteak nabarmen areagotu dira oihan ustiapen basatien ondorioz.  Berria - Mundua   2004-12-05

Ustiapen industrialetako lurjabe handiek.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Bizkaiko 4.000 bat nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiapen batzen ditu Lorrak.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Leku zabalean ustiapen erraldoiak bultzatzeari ekin dio Jaurlaritzak.  Berria - Harian   2005-08-28

Jatorriz, nekazaritza ustiapen txikietan oinarritutako apustua da.  Berria - Harian   2005-08-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus