Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

usteldu, ustel(du), usteltzen 1 da/u ad gai organikoez edo izaki bizidunez mintzatuz hondatu edo galdu.

Jainkoak piztu duena, aldiz, ez da usteldu.  Elizen arteko biblia   Eg 13,37

Usteltzen hasitako ehizaren usain sarkorra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Izokinetatik lehenengoak, usteltzen hasitako arrainaren usain sarkorra garatuta zeukan jada, kloroaren antzeko usain gotor bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 104. orr.

Sorkari orok usteltzerakoan ontasunetik galtzen du zeren [...] usteltzen bada ustelkeriak kalte egiten diolako usteltzen da, eta kalte eragiten badio ontasuna murrizten dio eta txarrago bihurtzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 164. orr.

Haragi eta koipe ustelduzko giro horretan asepsia zaila dela jakinik, neurri higieniko bereziak aginduko dituzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Laster belztu zen, ostera, zaurian bertan lehorturik usteldu den odola legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Eguzkitan usteltzen ari zen lokatzari zerion kiratsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Nik neuk, egia esan, lurpean usteltzea baino nahiago nuke neure gorputz zatiak beharra dutenei ematea edo, ezertako balio ez badute, saien sabelean bukatzea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

2 irud/hed

Bortxakeriak zuhurra ere ergel du bihurtzen, eta eskupekoak bihotza usteltzen.  Elizen arteko biblia   Koh 7,7

Ez dio kartzelak mihia usteldu, baina Antton Garcia del Molinok, Lezo Urreztietak bezala, ez daki euskararik, eta isilik egotearen aldeko hautua egin zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.

Zergatik usteldu zaigu arima?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Kexu zebilen gazte txotxolo gatz bakoa, hats ustelduko eta lepo eskergakoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 91. orr.

Teilatuko zurajea ustelduta, arbela hautsita.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

Barre apur bat gehiago egiten bazuen, behera eroriko ziren horma usteldu haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Krudeltasuna zibilizazioak oraindik usteldu ez duen gizonaren energia besterik ez da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.

Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,33

Dirua ez dago edukitzerik, ez dago geldirik edukitzerik, eta edukitzeari, korritu gabe edukitze hutsari, usteltzen edo lizuntzen egotea esaten diote.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 187. orr.

Huntzaz hesitutako lorategi honetako ate aurrean nago orain, ate gorri denborak ustelduan joka, inork erantzungo didan ez jakin arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 130. orr.

Eguzki: «San Markos arazoa usteltzen uzten ari da».  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Asko usteltzen ari da presoen egoera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Lan gatazkak usteltzen uzteko joera dago hemen.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

3 (irud/hed, pertsonez)

Egoera estuan dago, ziega batean usteltzeko arriskuan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Saderen bizitza, beraz, kartzelan 28 urte luzez usteldu zen libertino baten bizitza da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 25. orr.

Nahi nuke Arteaga anderearen hiltzailea espetxean usteltzen ikustea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 186. orr.

Ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta ezaba ditzala nire hautsak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Azkenean sinetsi egingo duk gainera, kabroi errudun bat haizela, eta errudun uste horrek ustelduko hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 89. orr.

Lanak emakumeak usteltzen dituela esaten zuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

-Barrutik usteltzen ari zarela ikusten dudalako.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 101. orr.

Ehundaka emakume zaudek, zer ehundaka!, milaka aleman eta judu aberats, diruz ustelduta, besterik nahi ez luketenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Laster, zeruan zirurikan dabiltzan arrano horiek gure haragi ustelduz aseko dira. Duinegia haiz arrain usteldua jateko, ala?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 253. orr.

Izan ere, beldurtzeko modukoa ere bazen gauez ikusiz gero, non eta ez zenituen atsegin gorpu ustelduak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 222. orr.

Pinu enbor usteldua bezala jiratzen ur gainean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 163. orr.

Egur ustelduaren usaina, hezetasun eta animalia usaina zerion etxeari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Bertako biztanleak -ukrainiar, aleman, judu eta errusiarrak- zalaparta ofizialki kontrolatuan bizi ziren hiri hartan, aire ustelduko etxe ilunetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Zabor errearen, liburu umelen edo ur ustelduen usaina sentitzen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Baliteke putzu ustelduan izatea beren jatorri beldurgarria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Zein zen benetako arazoa, euskaldunok beren nortasunaz zuten ideia arroztua, nazionalismo usteldu bat, ala espainiar Estatua?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 121. orr.

Elite ustelduen borroka.  Berria - Mundua   2004-11-28

Gizaki nardagarri eta usteldua, ura bezala gaiztakeria edaten duena.  Elizen arteko biblia   Jb 15,16

Polizia da ustelduena zenbait tokitan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Abartzuza inguruetan bele asko jiraka hegaz, omen; eta beltzen gorpu usteldu kiratsa, sarkor.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

5 ustelkeriak jo.

Azken finean okerragoa da mafiarena, dena dago ustelduta Italian, jende gehiegi dago inplikatuta mafien negozioetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Fidelek diktadura zikin eta usteldu bat erorarazi zuen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.

Gobernu ustelduak mendekotasunaren vulgatara berriz jotzeak [...] zerikusi handia izan zuen kontzeptu horien sinesgarritasunaren galeran.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

6 ezin ustelduzko ik ustelezin.

Orduantxe konturatu ninduan, neure burua babestu nahi izan nueneantxe, ezin ustelduzkoa dela matematika.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus