Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ustekizun iz ustea.
Ustekizunak baizik ez dira horiek denak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.
Antzinako iduripen eta ustekizun beretan dago hemen Etxepare, nahiz [...] Bidasoaz haraindira hurbilagotik behatzen hasi den, eta Euskal Herriaz duen ikuspegia aldaraziko diote orduan Hegoaldeko gizon bakar batzuen urratsek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.
Munduaren betierekotasuna onartzen duen aurkariak pentsatzen baitu munduaren ez-existentziaren irudimenezko ustekizuna, irudimenera etor lekigukeen beste edozein gauza ezinen ustekizuna bezalakoxea dela. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 225. orr.