Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uste izan, usteko (usteko 261 agerraldi, 91 liburu eta 42 artikulutan; uste izango 130 agerraldi, 33 liburu eta 2 artikulutan) 1 du ad uste batean oinarriturik pentsatu.

Pisukidea etxean da, uste dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

-Horixe bera uste nuen nik ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Jaioz gero pentsatu egiten dugu, hala uste dut, eta ez dakigu zein izan zen gure lehen pentsamendua, ondorengo guztien sorburu izan zen hori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

Izena duen orok omen du izana (hala uste omen dute euskaldunek).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 221. orr.

Ez dakit zer uste ote zuen Herbertek, espainieraz jakin ere ez baitzekien, esan bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Nola uste dezakezu horrelakorik nitaz?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 291. orr.

Ezetz uste diat nik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Jakin nahi nuke zer uste duen gai honi buruz halleko beste besaulki horretan jesarrita dagoen emakume gazteak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Bekatuak ez du Jaungoikoarengan eraginik, manikeoek uste dutenaren kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Haren aurpegia aztertu eta begien eta ahoaren inguruan egiten ari zitzaizkion zimurrak ikusi nituenean, konturatu nintzen hasieran uste nuena baino zaharxeagoa zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Hezur haietan pultsuaren oihartzuna nabari zen oraindik, uste duguna baino gehiago bizi gara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.

Hori badut uste irriskutsua den.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 179. orr.

Badut uste euskararen lasaitasuna, ez dut esango salbazioa, hizkera eskatologikoa maite ez dudalako, holako erabakiek, zentzuz beteak ikus daitekeenez, segurtatzen duten.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 27. orr.

Gutxien uste denean atzetik ziria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Eta, uste izatekoa da, zuhurra izango da azken lerrora arte, historia naif maite dutenen gaitasunetik kanpo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 188. orr.

Eta desertuak (elurrezkoak barren) deitu egiten du gizona, metafora arketipikoa burutzera, uste izanez, bere arimak, han, nonbait, urrutiko bakardadean, gorputza menderatu lezakeela zigorrez eta martirioz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oker zebilen duela gutxi lorturiko ongizateak iraun egingo zuela uste izatean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Iduriz ez zuten Arbelbidek nahiko (ala usteko?) zukeen tokirik eman euskararen irakaskuntzari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 142. orr.

Eta hik ez duk hala usteko baina sendatu eginen haugu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Ez nian sekulan usteko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 354. orr.

Besterik gabe usteko litzatekeenaz oso bestela, zinemako pantailaren edo telebistako hodiaren ikuspena "eguneko" ikuspena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Euskal txirrindulariak usteko ginuen baino gibelago atera dira.  Herria   2001-10-04

2 (konpletibekin)

Nik uste dut hilda hobeto nengokeela."Eta Eusebio? Zergatik ez da hemen azaltzen? Nik uste nuen fusilatu egin zutela", esan nion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Uste dut sendaturik nagoela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 28. orr.

Uste dut oso ondo egongo zarela han.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 42. orr.

Eta uste izan dut beraz itzulinguru arin hori baliatzea zilegi nuela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 121. orr.

"Uste dut hor datorrela", esan zuen linternadunak bidea argituz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Uste dut beste begi batzuk dauzkagula aurpegiko horien ondoan, gauekoak direnak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Uste dut Weinberg-ek aditzera eman nahi zidala bere amak nahiago zituela emakumeak gizonak baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Badut uste Karlos Santamariaren eta berak miresten zituen pentsalarien hausnarketak eta aholkuak kontuan hartzekoak ditugula baitezpada.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Badut uste, ororen buru, hau dela gure herriak behar duen justizia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

Akademikoek uste dute enpresa munduko behar zuzenak enpresaburuek berek bete behar dituztela, eta unibertsitateak, aldiz, une jakin bateko behar horien gainetik egon behar duela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.

Bueno, aurrera jarraituko dut, Llumek uste zuen bera Triniti zela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 16. orr.

Uste genuen bere ahizparen gaixotasunaz jabetu gabe zegoela, ez zela konturatu aurreko gauean etxean izandako zalapartaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Uste dugu Asisko Frantzisko "ondasun unibertsala" dela, garai guztietako eta edonongo gizon-emakumeen ondarea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Zer uste duzu, ba, lehen orain bezala ibiltzen ginela, jendea bereizi egiten dela gauzak ondo ez di-hoazkion bezain laster?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.

Nik ere hala uste dut, arrazoiak asko izaten direla beti -esan nion-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Hoteleko Land Roverra dela uste dut", esan zuen Lubisek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Hori eta besterik ez dela, uste dut, lehen klase-ordua baino lehen tabernara etorri eta peta bat erretzen duten gazteenganako haien gorrotoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Zergatik uste zuten denek aitona gure aita eta osaba Benjamin jaio baino lehen hil zela?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 24. orr.

Nik zera uste dut: mutikoek beren adineko mutikoekin jolasean ibili behar dutela, eta ez...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Baina obedientzia gorena, non giza izaera eta irizpideek ez duten lekurik, hau uste zuen zela: hots, "Jainkoak inspiraturik, fedegabeen artera" joatea, bai lagun hurkoen salbazioagatik, bai martiritzaren desiragatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 375. orr.

Zintzo hiltzen direnek sari bikaina izanen dutela uste baitzuen, burutapen santu eta ederra izan zen hura.  Elizen arteko biblia   2 M 12,45

Gure seme-alabak zu bezalakoen eskuetan uzten ditugu, zuengan fida gaitezkeela uste dugulako.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Justu-justu, baina gaindituko dudala uste diat.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 73. orr.

Aldatu dena ni naizela uste dut: soluzio errazena hori da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 30. orr.

Beraz, zutik dagoela uste duenak egin beza kontu eror ez dadin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,12

Izan ere, egia argitaratzea sarri askotan arriskugarria zela uste zuen hark.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Benetan esaten dizut, Gwendolen, ez dut uste hau inola ere onar dezakedanik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 59. orr.

Halaber dut uste ezen amodioa sentitu denetik beretik, amodio hori barreiatzen dela adiskidantzaraino.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Belaunaldi honek ez du uste hainbeste biziko denik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.

Ez uste izan, gero, gizakiak bakarrik ari direla elkarrekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Ez beldurtu; ez uste izan ikusten duzuena ameskeria denik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 431. orr.

Tranbia batekin ere ezkonduko zen hortik etekinik aterako zuela uste izan balu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Soldadu horiek ez ziren ausartu haren atzetik ibaira sartzen, eta, gainera, zaldiarekin batera ito zela usteko zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Bertzenaz, ez zenukeen usteko hobenak eskubide bilaka zenitzakeenik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

3 (beste aditz baten era burutuari dagokiola).

Ikusi uste dut oraino, gizon mehar handi txima-luze hari eskua emanik, urrats bakoitzean estropezuka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Batzuetan ere dolutzen zintuela ikusi uste izan dut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Hersten ditut begiak, eta bertatik Danceny ikusi uste dut; oroitzen ditut haren erranak, eta aditu uste ditut.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 174. orr.

Tomek Harryri buruz jakin uste zuen ia guztia gezurra zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 42. orr.

Maiz gertatzen da ulertu eta jakin uste duguna, ikasleei azaltzeko orduan, kolokan agertzen zaigula.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.

Haatik hark baino hobeki jakin uste dut zer behar den egin.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 288. orr.

Munduaren betierekotasuna frogatu uste dutenek denbora infinitua dela diote.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

Aurpegi utziago batzuetan tristura izpi bat irakurri uste nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Gorpua soilik lurperatzeko agindu eta zerraldoan sartuta hilobiratu baitzuten Montparnasseko hilerrian, legeak esaten duen bezala, batek erabaki uste baitu, baina inoren legeak baitu agintzen, agindu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 9. orr.

Norbait handik igaroz gero, italiar armadako bi erretiratu ikusi usteko zuen, antzinako goi mailako estrategiako ikastaro osagarri batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

4 (laguntzailea ezabaturik)

Hezgaitzak dira, eta nik uste hala izana nizala ene bizi guzian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 29. orr.

Haren itxura eroso eta lasaiak are gehiago nindukan, nik uste, harriduraren harriduraz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.

Zuk uste bezala, emakume hori luxuzko prostituta bat zen, zinemagintzan huts egindako bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.

Gogotik dut aitor ezen hasieran nik uste baino askoz itxura hobean agertu zinela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 232. orr.

Makinak, hala ere, haiek uste baino egun bat lehenago ailegatu ziren herrira, eta uste baino jende gutxiagok parte hartu zuen, azkenean, ekintzan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 79. orr.

Hainbeste eta hainbeste erokeria idazteko aukera opa izan bainion nik, batere uste gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 205. orr.

Onartu behar baitut agian uste gabe lagundu niola patuari bere lana betetzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 383. orr.

Zientziaren aurrerapena ikergune pribatuetan oinarritzen denean arazo handiak sortzen ahal dira, uste gabean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Uste gabeko hitz horiek harritu ninduten eta denbora berean errealitate latzera itzularazi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 143. orr.

Zer funtsean abiatuak ginen elkarrekin, uste gabetarik elkar ezagutu ondoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 133. orr.

Men egin nion, edo men egin uste izan nion bederen, ahaide agurgarri bati neure begikotasuna agertzeko plazer arras natural eta arras zilegiari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.

Kosta zitzaidan, hala ere, tabakoa uztea, ez uste.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

5 uste izatea.

Horiek horrela, objektu materialak existitzen direla ustea sentimen-datu batzuen esperientzia dugula ustea besterik ez da, izan daitezen aktualak edota posibleak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Ezerezak zerbait adieraz dezakeela ustea, frantsesezko sintaxiko gertaerarekin erkatzetik datorkigu, hain zuzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.

Umekeria litzateke hitza puntu bateraino soilik alda daitekeela ustea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.

Eskutik tira egiten zidan ustean tira egingo ziola akaso tia Celiak patrikan nuen eskularru hari, azken momentuan, gorputza utzi eta beste zerbait bihurtzen ari zen bitartean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.

Bizia galtzen duenak, bizia eman ustean, heriotza ematen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Eta bere burua hiltzen dik zintzatu ustean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

Ivan Ogareff lurretik jaiki, eta, itsua aise menderatu ustean, eraso egin dio.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 449. orr.

Kaioen hegalen modura, beti lepoaren atzean igarriz eta airean izen baten oihartzuna aditu ustean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Halako batean, zerbait irabazi-ustean galtzen ari zarelako sentimenduak harrapatzen dizu pixkanaka burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

6 ustez (aditzaren era burutuaren eskuinean) uste izanik. ik uste 14; ik beherago 8.

Zer da bada behera-behar ituna argitu nahi genukeena, argitu ustez, gero eta ilunago gordetzea!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Desoreka haren kinkatik libratu ustez, egun batzuetan oroitzapen maiteenei atxikitzen saiatu nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Zoritxarrekoa zu, zoritxarrari ihes egin ustez etxea bidegabeko irabaziz aberastu duzun hori, gordeleku segurua eduki ahal izateko!  Elizen arteko biblia   Hab 2,9

Euskal esentziak berritu ustez oraindik hola eskean ikustean, pena ematen didate.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 83. orr.

Aita zenari, lagundu ustez, enbarazuka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Zinezko banidade zaildu gordea baino askoz nazkantegoa duk nork bere "egoa" apaldu ustez harrotu egiten duen banidade populatxero hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 103. orr.

7 gutxien ustean (2 agerraldi, 2 liburutan; orobat gutien ustean 76 agerraldi, liburu 1 eta 71 artikulutan; gutxienik ustean 2 agerraldi liburu 1ean eta gutienik ustean 13 agerraldi, liburu 1 eta 7 artikulutan) gutxien uste denean.

Gutien ustean badira gertakari hitsak!  Herria   2005-09-29

Beste errateko guztiak uzten ditut, gutien ustean, buruz buru mintzatzen ahal garen eguneko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.

Piskanaka okertu eta, halako batean, gutxien ustean, lurrera amiltzen da.  Elizen arteko biblia   Is 30,13

Eta gutienik ustean, indar ikaragarri bat eginez, pollikiño, pollikiño, erran zuen: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Goiz batean, gutxienik ustean, aireplanoak agertu ziren zeru oskarbian eta dinbili danbala hasi ziren kanpaiak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 63. orr.

8 ustez eta uste izanik. ik gorago 6.

Nor ere menturatzen baita, dena espantu eta furfuria, ustez eta gauaz denak libro dituela, hori nekez da Gauekoren aztaparretarik eskapatzen eta sano sanoa etxera itzultzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

"Igarailea" izen gaintikoa haütatü nüan, ustez eta laster gazte batek edo gazte talde batek hartüko zeitadala segida.  Herria   2001-01-25

Seme-alabetan inor ez ginen kontra agertu, ustez eta salmentaren irabaziez apartamentu tiki eta erosoagoa erosteko baliatuko zela, hiriko auzo berriren batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Berehala damutu nintzen, ustez eta liskarren bat piztuko zela atsoarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

Begiak hetsi zituen, eta kuxian ireki ustez eta zoramenaren menpe zegoela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

-Eta nik ez banu mezurik igorri Loretxori, ustez-eta ez zinela zu?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.

Batzuetan, ustez eta klasean zegoela edo, Abel eta niri, azkenik irakurria zuen liburuaren istorioa xeheki kontatzen zigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.

Etorri nintzen, beraz, ustez eta auzia bururatuko zen sei hilabete barne, edo zortzi hilabeteen buruko, gehienez ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 209. orr.

Gauzak diren bezala erraiteko, 36ko bataila galdua genuen euskaldunak, 40ko bataila galdua zuten frantsesak bezala, zinez boztu ginen, ustez eta 45eko amerikarren eta sobietarren garaipena nolazpait gure garaipena ere zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Joanesek ogia ez zuen irentsi, ustez eta goiz hartan ez zen akituko eta ez zuen energia poxi haren beharrik sendituko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 168. orr.

Horrengatik bainaute haiek nihaur neurtzen, ustez eta gehiegi maitatzen, ohoratzen, goresten eta ospatzen dudan Portugaleko Inperioa, nahiz argi ageri den erresuma hori eta horren historia ezagutzen dutenen arabera, labur eta zuhur mintzo naizela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 225. orr.

[ustez-i dagokion konbinatoria osoa uste sarreran dago]
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aditu uste (11); askok uste dute (27); askotan uste (10); aurkitu uste (20)

badaudela uste du (11); badela uste du (11); badut uste (27); baietz uste (111); baietz uste dut (86); batzuek uste dute (30); beharra dagoela uste (15); beharra duela uste (10); beharrezkoa dela uste (21); benetan uste (45); benetan uste duzu (10); beti uste izan (21)

dagoela uste du (101); dagoela uste dut (37); daudela uste du (18); daudela uste dute (15); denek uste zuten (13)

eduki uste (14); egin uste (19); egokia dela uste (14); egon daitekeela uste (15); egongo dela uste (21); egongo direla uste (12); entzun uste (24); entzun uste izan (11); eskubidea dutela uste (11); etorriko dela uste (10); ez baitzuen uste (20); ez baitzuten uste (13); ez diat uste (92); ez dinat uste (20); ez du uste (174); ez duela uste (31); ez dugu uste (93); ez duk uste (16); ez dut uste (1449); ez dute uste (57); ez dutela uste (16); ez duzu uste (79); ez duzue uste (10); ez genuen uste (20); ez nian uste (14); ez nuen uste (143); ez uste (172); ez uste izan (45); ez zuela uste (30); ez zuen uste (98); ez zuten uste (18); ezagutu uste (12); ezetz uste (22); ezetz uste dut (10); ezinbestekoa dela uste (14)

garaia dela uste (22); garrantzitsua dela uste (17); gaudela uste dut (17); guk uste dugu (36); guk uste genuen (16); gutxien uste (44); gutxiena uste (14)

hala uste (275); hala uste dut (57); hala uste izan (22); hala uste zuen (25); halaxe uste (22); hasieran uste (48); hasieran uste baino (12); hik uste duk (16); hori uste dut (25); hori uste duzu (10); horixe uste (24); horregatik uste (54); horregatik uste dut (20); horrela uste (27

igarri uste (9); ikusi uste (87); ikusi uste izan (37); ikusi uste zuen (11); iritsi dela uste (9); izan daitekeela uste (67); izan uste (25); izan zela uste (56); izan zirela uste (13); izan zitekeela uste (16); izan zuela uste (9); izanen dela uste (17); izango dela uste (121); izango uste (17)

jakin uste (10); jaurlaritzak uste du (13); jendeak uste du (23); kontrakoa uste (17)

lagun dezakeela uste (9); nagoela uste (33); nagoela uste dut (16); nahikoa dela uste (9); nengoela uste (21); nik hala uste (14); nik uste (1612); nik uste baietz (10); nik uste dut (478); nik uste nuen (88); nola uste (18); non uste (17)

ona dela uste (22)

poliziak uste du (10); posible dela uste (14)

sumatu uste (19); sumatu uste izan (12); ulertu uste (15); unea dela uste (9); uste al duk (25); uste al duzu (160); uste al duzue (16); uste arren (18); uste badu (69); uste badu ere (22); uste baduk (9); uste badute (37); uste badute ere (10); uste baduzu (38); uste baduzue (13); uste baietz (10); uste baikenuen (10); uste baino (895); uste baino azkarrago (9); uste baino errazago (26); uste baino gehiago (101); uste baino gutxiago (20); uste baino handiagoa (12); uste baino hobeto (35); uste baino larriagoa (14); uste baino lehen (14); uste baino lehenago (48); uste baino luzeago (10); uste baino zailagoa (12); uste bainuen (41); uste baitu (92); uste baitugu (23); uste baitut (56); uste baitute (66); uste baitzuen (92); uste baitzuten (41); uste baldin (17); uste bazuen (24); uste bezain (86); uste bezala (43); uste bide (14)

(12); uste da (106); uste den (19); uste dena (14); uste denez (11); uste diat (181); uste dik (16); uste dinat (43); uste dit (23); uste ditek (9); uste dot (30); uste du (2957); uste dudalako (23); uste dudana (14); uste dudanez (24); uste duela (35); uste duelako (47); uste duen arren (10); uste duena (41); uste duenak (25); uste duenaren (12); uste duenean (22); uste duenez (16); uste duenik (14); uste dugu (555); uste dugulako (27); uste dugun baino (12); uste duguna (20); uste duguna baino (10); uste dugunean (13); uste duk (147); uste duk hik (14); uste dun (23); uste dut (4317); uste dut badakidala (16); uste dut baietz (37); uste dut ezen (30); uste dut ezetz (16); uste dute adituek (48); uste dute askok (9); uste dute batzuek (13); uste dutena (12); uste dutenak (38); uste dutenek (19); uste dutenez (25); uste duzu (830); uste duzu zuk (24); uste duzue (126); uste duzuna (12); uste duzunean (12)

uste eta nahi (9); uste ez bezala (18); uste ez zuen (12); uste gabe (9); uste gabean (30); uste gabeko (51); uste gabekoa (12); uste gabetarik (61); uste genian (9); uste genuen (172); uste genuenean (10); uste ginuen (10); uste huen (20)

uste izan (732); uste izan arren (14); uste izan baitzuen (12); uste izan da (20); uste izan du (24); uste izan dugu (14); uste izan dut (44); uste izan dute (19); uste izan nuen (99); uste izan zuen (148); uste izan zuten (34); uste izanda (16); uste izanen (10); uste izanez (9); uste izango (65); uste izango du (12); uste izanik (17); uste izatea (78); uste izateko (63); uste izatekoa (65); uste izatekoa da (30); uste izatekoa denez (11); uste izatekoa zen (9); uste izaten (65); uste izatera (15)

uste nian (71); uste ninan (26); uste nuelako (17); uste nuen (637); uste nuen baino (10); uste nuen nik (21); uste nuena (27); uste nuena baino (13); uste nuenean (22)

uste ohi (16); uste omen (9); uste ote (43); uste ote zuen (14)

uste ukan (37); uste ukan zuen (9)

uste zen (68); uste zena (12); uste zenuen (43); uste zenuten (9); uste zian (11); uste zuela (38); uste zuelako (32); uste zuen (573); uste zuena (29); uste zuenean (15); uste zutelako (14); uste zuten (342); uste zuten baino (11); uste zutena (23); uste zutena baino (11); uste zutenak (11); uste zutenean (12)

ze uste (11); zegoela uste izan (14); zegoela uste zuen (14); zer uste (408); zer uste du (14); zer uste duk (74); zer uste dun (11); zer uste duzu (158); zer uste zuen (25); zera uste (9); zeren uste baitut (9); zergatik uste duzu (39); zientzialariek uste dute (15); zinez uste (25); zuk uste baino (12); zuk uste duzu (48); zuk uste duzun (15); zuk uste duzuna (11)

usteko du (11); usteko dute (14); usteko duzu (12); usteko zuen (16); usteko zuten (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus