Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inguruko teilatuetan uso batzuk hegan ari ziren jirabiraka. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.
Etxeak lau bizitza ditu, eta laugarreneraino igo gara, non usoek habia egiten baitute teilatu gorrixka baten zokondoetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.
Koba-zuloetan habia egiten duten usoen antzera. Elizen arteko biblia Jr 48,28
Umeak usoen atzetik korrika. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 425. orr.
Sabeth, usoei jaten ematen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.
Uso bat dago errepide erdian, errai guztiak asfaltoan itsatsirik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.
Uso eta txolarreei erreparatzen nien, elkarren arteko lehian, ogi apurren bat nork lehenago zintzurreratuko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.
Orobat ikusia nuen usoen hegada aire geldia hausten. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 26. orr.
Gero, bat-batean, hegada astun batez, usoaren tamainako txoritzar gris bat azaldu zen zuhaitz apalen azpitik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.
Leihoko erlaizeko usoei. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 12. orr.
Urria, usoek beren pasa egiteko aukeratzen duten hilea. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 40. orr.
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hau gogoa usotara joatekoa! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 94. orr.
Zuhaitzen artetik gora, zazpi kilometro egin genituen, herrian gelditu gabe, usotako sareak dauden lekuraino. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.
Uso bati tiroa botatzeko prest. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.
Uso bat biek bota uste zutenean sortzen ziren mokokaldiak datozkio gogora. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.
Tiroa botatzen zuen, eta uso bat erortzen zen aldiko oihuka ospatzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 165. orr.
Aditzen nuen usoak usategian urduri zeudela. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 77. orr.
Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko. - 0. orr.
Hara, ardiak otso artera bezala bidaltzen zaituztet. Izan zaitezte, bada, sugeak bezain zuhur eta usoak bezain xalo. Elizen arteko biblia Mt 10,16
Usoa bezain tolesgabea haiz oraindik, polit hori! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.
Ez dezatela usoaren xalotasuna sugearen zuhurtasunetik banandu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.
Billy Jonesek uso bat pala kolpeka nola hiltzen zuen ikusi nuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.
Usoak gizentzen ari nintzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 383. orr.
Usoen urruma alaiak esnarazi zuen Joanes. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 236. orr.
-Hara usoak urrumaka! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.
Pariseko usoak, hirietako uso horietarik trumilka. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.
Kanpoan uso eta etxean otso da, antza, hitza. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 102. orr.
Gizakia, seguruenik, ez da ez otso ez uso, bietatik duen izaki bat baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.
Bakearen usoa, lur Saindutaraino. Herria 2002-11-14
Nurembergeko badget arrazakoak hazten zituen, hegaletan gezi beltz eta zuri zorrotzak zituzten uso txiki haiek. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.
Itsua seko geratu zen espaloiaren gainean, uso grisak odol arrastoaren inguruan mokoka zituela. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 94. orr.
Kaiolan Murat izeneko uso grisa eta harroa, arra eta harroa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 68. orr.
Uso eta txolarreei erreparatzen nien, elkarren arteko lehian, ogi apurren bat nork lehenago zintzurreratuko. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.
Hasiera batean uso emeei segika dabilzkien uso ar papo puztuez oroitu nintzen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.
Oroitzen hasieran aipatu uso barrengaiztoaz? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.
Baina nire begiak habiara itzuliko ez diren uso hilak dira, esan zuen almuedanoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.
Hala eraman zuten uso mezulariek agindua airez aire, zeruz zeru, lurralde batetik bestera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.
Xeto lehengusua topatu nuen, uso bezatuz beteriko hiru kaiolarekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.
Uso deslaiak dabiltza harrizko erpinaren inguruan jira-bira ausartean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 168. orr.
· Tuilerietako lorategiko pagausoak etorri zitzaizkion gogora, bai eta sotoko uso lepo apurtuak ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Papagaio haiek uso arima zuten, zera! Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Ai uso-hegalak banitu! zuriak baititu galtzak eta atorra, zuriak zapatak eta jaka, zuria kapela eta zuria kapelaren gaineko uso luma. Elizen arteko biblia Sal 55,7
Begi arinak ziren, uso luma gris txikiak bezala hegan zihoazenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Adiadi aztertu zuen geltokiko buruaren lanjantziaren jaka, usokakaz betea. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.
Espiritua ikusi dut, uso-tankeran, zerutik jaisten eta honen gainean gelditzen. Elizen arteko biblia Jn 1,32
Uso koloreko zerura. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 70. orr.
Gero, are okerrago, uso-pasa izorratu zen, usoek hartu zuten birus nazkagarri horren beldurrez inor ez zelako ausartzen usorik jaten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.
Kontrapasako uso ihizia martxoaren 14a arte idekia da Nafarroan. Herria 2004-03-11
Errana izan zait uso ihizian biziki trebea haizela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.
Aro txarra ukan dugu ardurenean uso ihiziko sasoinean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.
Uso saldo batek hegoak astindu zituen, nagiak atera ondoren lehengo adarretara bueltatzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.
Aldi batez, Olatraneko lepoan ihizin ari zelarik, heldu zaio uso tropa bat. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.
Aspaldian baziren uso ihiztariak Luzaiden. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.
Tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak kanpora botatzen hasi zen Jesus eta diru-trukalarien eta uso-saltzaileen mahaiak irauli egin zituen. Elizen arteko biblia Mk 11,15
Oilo txiki eta beltz bat ikusi zuen, zango lumadunak eta etxe-usoak bezalako hankak zituena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.
Menturaz komisario herritarrak ez daki udazkena datorrenean, hemen gaindi milaka eta milaka mendi uso eta tortoil iragaiten direla? Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.
Zure begiak uso bi, musu-estalkipean. Elizen arteko biblia Kt 4,1
Tabernariaren alaba, bularretan bi uso urduri gordeta dituzun neska, ez dut eta oraindik ikusi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 22. orr.
-Ireki, ene arreba, ene laztana, ene uso zurino horrek! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.
Udazkenean, uso pasa hasten delarik, ehizak suak baino arrisku gehiago eragiten ditu. Berria - Euskal Herria 2004-04-20
Famaren arabera, hunen 18an da uso pasa haundian sartzen; ihiztariak hor dagotzi erne erneak, zenbeitek horrela igaiten dituzte beren oporrak. Herria 2005-10-20
Gero, are okerrago, uso-pasa izorratu zen, usoek hartu zuten birus nazkagarri horren beldurrez inor ez zelako ausartzen usorik jaten. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 99. orr.
· Egia da orain uso pasa handi samarra dagoela estudio handiak dituzten arkitektoen artean. Berria - Kultura 2004-11-14
Astaburu bakar batek zilarrezko laurogei txanpon balio zuen, eta kilo erdi uso-zirinek zilarrezko bost txanpon. Elizen arteko biblia 2 Erg 6,25
Usategia garbitzera joana zen, galtzak zurizuri zituen, usozirinez zikinduak, eskularruak ere bai. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.
begiak uso bi (3); etxean uso (4); kalean uso (3); kanpoan uso (9)
uso akrobatikoak (3); uso arina (5); uso berde (4); uso luma (3); uso pasa (4); uso pila (3); uso poloniarrak (3); uso sindikatuek (4); uso tankeran (4); uso zaharren (7); uso zaharren karrikan (4)
bakearen usoa (3); usoa bezain (8); usoa bidali zuen (4)
usoak bezain (3); usoak bezain xalo (3); usoak bezala (5); usoak hegan (5)