Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
urtzaldi (orobat urtzealdi) iz elur-izotzak urtzen diren aldia.
Urtzaldia etorri zen, eguraldi leuna, martxoko lainoak eta euriak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.
Hotzaldi elurtetsu baten ostean, hegoaldi epel bare batek elurraren urtzaldi uholdetsua ekarri zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.
Anabasa handi horri gehitzen zitzaizkion udaberri goiztiarreko urtzaldia, espaloietako putzu uherrak eta lorategietako zuhaitz bat-batean belztuak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.