Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urtero (orobat urteoro g.er.) 1 adlag urte guztietan, urte oroz.

Urtero aldatzen genuen etxez, eskolaz, hezitzailez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.

Urtero gertatzen da; aspaldi du ez naizela horregatik nahigabetzen.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 27. orr.

Urtero udabidean New Yorken egoten naiz.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

Urtero karga bat ale emango diet zure anaiei eta lan egingo dut haientzat, baldin eta orain zeure mesedea erakusten badidazu, beste askori erakutsi diozun bezala. Urtero, elurra urtu eta udaberriak begiak irekitzen dituenean [...] aintziraren bazterrak eta elur geruza fina urrin azkarreko eta kolore biziko lore txikiz betetzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Urtero, herriko feria egiten zenean, aldareko Kristo gurutziltzatua atera ohi zen prozesioan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.

1999tik 2001era bitartean, urtero 120.000 milioi dolarreko isunak ezarri zizkien Washingtonek Europako Batasuneko produktuei.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Urtero harridura miretsi bera, bai, ikusirik kimuak bizi berriz eztanda egiten nonahi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Ahalegin berezia egin dute antolatzaileek mugaz gaindikoek ere begira diezaiegun, eta urtero antolatzen dute prentsaurreko bat Donostian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 23. orr.

Argi hau urtero itzultzen da, Gelatxoren soinua hainbat lekutara urtero itzultzen zen bezala.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 73. orr.

Ez zizun urtero deitzen, baina urtero gogoratzen zen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.

Egia zen Luis Amianoren bidez zekitela han zeuden hirurek zekitena, urtero kontatzen baitzuen hark, jendaurrean, batailoikoak biltzen zirenez geroztik, Intxortakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 11. orr.

1980ko udan, urtero bezala New Yorkera heldu nintzenean, jendeari sarritan entzun nion Bulow-en kasuaz mintzatzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Hamaika milioi ume hiltzen da munduan urtero, sabeleko gaixotasunengatik edo arnas infekzioengatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Sekulako irabaziak egiten dituzte urtero botikagileek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Hiru milioi haur hiltzen dira urtero kutsaduraren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-06-24

-Ni domusantu egunean etorri izan naiz urtero, baina ez daukat akorduan hemen lorerik ikusia inoiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 27. orr.

Taldea osatu bezain laster, bestalde, kide fundatzaileek borondatezko zina egin zuten, udaberriarekin urtero berritzen zutena eta komunitateari halako kohesioa eta batasuna zemaiona.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 87. orr.

Hau guztia konpontze bidean jartzeko diru asko beharko litzateke, 23.000 milioi dolar urtero eta 25 urtez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Aski du ondoko grafikoari begiratzea ikusteko ezen, urtero, uda partean, urtegietako urak behera egiten duela, harik eta udazkenak euriak ekartzen dituen arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.

Era berean, geure lurraren eta fruta-arbola guztien lehen fruituak Jaunaren etxera eramango ditugu urtero.  Elizen arteko biblia   Ne 10,36

Guztira zakurren negozioak mila milioi euro ematen omen ditu urtero.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Uholdeen arrisku bizia sortzen da ia urtero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Horrela egunero, astero, hilabetero eta urtero.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 83. orr.

2 urteroko izlag

Urteroko kontua zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

Urteroko luzimendu unea izango zuen hura. Hilerokoaz urteroko galdera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 89. orr.

Urteroko Durangorako hitzorduaren tenorea jina zaiku.  Herria   2005-12-01

Bere sorterri Belenera ahalbailehen joaten uzteko eskatu zidan Davidek, urteroko oparia bere ahaide guztiekin egiteko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 20,6

Anaiaren bizitzak baino ardura gehiago ematen zion mendiko ardiak jagoteak; bai eta urteroko zuhaitzen hosto aldatzeak ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Matematika ikasgai eternala zen, urterokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Probatzeko betarik izan ez nuen arren, gorde egin baitzituen Floraren amak, esan nion ez zirela urterokoak bezain onak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.

3 urtero-urtero

Urtero-urtero harrapatzen dute bat gure mendi hauetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Gero, urtero-urtero itzuliko da aurreko urteko leku berera, kumeak haztera. Geroztik, urtero-urtero argitaratu da aurreko urteko bat-bateko bertsoen antologia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.

Kondesak berak aukeratzen zituen, urtero-urtero, paretetarako zeta-oihalak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Niri eman zidaten plaza, urtero-urtero berritu beharreko kontratupean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Erromeriak oso leku jakinetan ospatzen dira, eta oso gutxi dira urtero-urtero egun edo denboraldi jakinetan ospatzen direnak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Zein da munduan urtero-urtero film gehien sortzen duen nazioa?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 35. orr.

Itsasora iristen diren plastikozko hondakinek bakarrik milioi bat itsas-hegazti, 100.000 itsas ugaztun eta dortoka hiltzen dituzten urtero-urtero.  Berria - Gaiak   2004-06-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus