Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hauk ere badute ikusleen berotasun beharra, galtzale hauk urruntxe gelditu badira ere. Herria 2005-09-22
Jaten hasi baino lehenago, bi zakurrak, barrutitik urruntxe pixa edo kaka egitera aterako dira. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 27. orr.
Urruntxeago, kalesa txiki bat zetorren nekez eta astiro, hutsik, lau zaldi ile-luzek tiraturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.
Urruntxago, ezker, Obanos herrirako patarra hasten zaidala, hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.
Gogotik barre egiten dute urruntxeago daudenek, nahiz eta ez dituzten oso ondo entzun haren hitzak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.
Barrurago, apur bat urruntxeago, esparruko hartxintxarrezko kaleak mugimenduz gainezka zeuden. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.
Bi ezagutza modu horiez bestalde, hirugarren bat badugu, urruntxeago erakutsiko dudan bezala. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.
Bere ikasketak herritik urrunxago eginak zituen, hala gertaturik, Arcachonen. Herria 2003-12-04
Alabaina, kalkulu sinple batzuk aski dira erakusteko gaur egun Lurrean bizi diren gizaki guztiak ahaide urruntxeagoak edo hurbiltxeagoak direla. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.
Agian, aterabide egoki bat atxemanen da, kartier hortako eta urruntxagoko jendea trankiltasunean bizi dadin. Herria 2005-10-06
Ez dagokigu guri erraitea, ez ote zoan batzutan urruntxegi, xede bati buruz oldarra behin hartuz geroz. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 118. orr.