Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urreztatu, urrezta, urreztatzen (orobat urrestatu g.er.) 1 du ad urre geruza batez estali.

Maiatzak esmalteztatu, urreztatu eta zilarreztatutako kaleetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Bernard Dartiacave, biarnes artisau famatuak erretaula urreztatu zuen 1708an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Urre garbiz urreztatu zituen barne eta kanpoaldeak.  Elizen arteko biblia   Ir 37,2

Nire aurreko ispilua, urreztaturiko markoduna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua, orain urreztatua, orain herdoildua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

Goian, koruko jarlekuak eta sainduen tailuak, ez dakigula zura urreztatua den ala urrea bera zur bilakatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

2 irud/hed

Eguzki printzek laster urreztatzen ari dituzte bazterrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

Zerua urreztatzen edo odolustutzen -nondik begiratzen den- ari den eguzkiaren antzera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 89. orr.

Bidean harrizko iturri bat zegoen, goroldio berdez eta lizunez estalia, eguzki-printzek urreztaturiko ura zeriona.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.

Saint-Eustacheren itsasontzi handiak sekulako erlikia kutxa baten antza hartzen zuen eguzki izpiek urreztaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.

Ilunabarrak dena urreztatzen duen ordutsuan agertu zen kalezulora.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Haizeak dena bizitzen zuen, eguzkiak dena urreztatzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Estatua urreztatuarekin dugu konparatu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Goian gailen, katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

Han errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak, eta pendulu erloju bat erabat urreztatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Gizonez mozorroturik agertu zen Atenea, oinetan sandalia hilezkor urreztatuak jantzirik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 12. orr.

Sabaian, kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Xingola more zati bat atera zuen sakelatik, eta zabaldu egin zion, "Jainkoa zuekin" irakur zezan, letra larri urreztatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Eguzkia oihan debekatuaren atzean sartzen ari zen, zuhaitzen adar gorenak urreztatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 265. orr.

Haren izena zegoen idatzirik egur urreztatuzko markoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Brontze urreztatuzko irudiekin apainduta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Bostongo Concert Hall, Amsterdamgo Concertbegow, eta Vienako Musikvereingo Gela Urreztatua dira erreferentzia horiek.  Berria - Kultura   2004-01-06

4 (era burutua izenondo gisa, irud/hed )

Ilunabarreko eguzki-printza bat sartu zen leiho irekitik, eta haren distira-ildoan hauts-ale urreztatuak zebiltzan dantzan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Bazekusan lur honetako andereetan politena, ile luze urreztatuen orraxtatzen ari zela.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Gizona argi urreztatuan sartu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 68. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena; gero, urreztatuak garbitzeko oreena, [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

6 urreztatudun izlag urreztatuko.

Bazirudien marko urreztatudun koadro bateko irudi bat zela, barraren atzean kokaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus