Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Artista sailkaezina, urratzailea, librea eta harrigarria. Berria - Kultura 2006-02-03
Gaurko gizartean gauzarik urratzaileena bizitza tradizional baten "normaltasuna" izan daitekeela dio Puppyk. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 66. orr.
Bortxaketa, kaosaren eta nahasmenduaren jainkoa, isolamenduen urratzailea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.
Estatuek zerbitzatzen duten sistema kapitalistaren Europa dugu indarrean, gurea bezalako herrien ukatzailea, justizia sozialaren urratzailea. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Beraz, lege urratzeak dohainik aterako zaizkie urratzaileei. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Zeruan globo gidagarri bat noraezean [...] hodei bigunen eta euriak garbitutako zeruaren urratzaile geldoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.
Beraz, lege urratzeak dohainik aterako zaizkie urratzaileei. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Amatxik erresumin etengabea zeraman, herio dantza lanzinantearen urratsen urratzaile. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.
Lege-urratzaile izan edo ez, Harry ziur zegoen Ronek eta Hermionek lagunduko zioketela orain. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 31. orr.
Oraindik indarrean gelditzen da lege-urratzaileei zigorra jartzeko botereren bat, edonor edo asko izanda ere. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 131. orr.
Badakit erruduna eta arau-urratzailea naizela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.
Ortografia alorrean, ostera, urrats esanguratsuak egin ziren, eta horretan, hain zuzen, Iparraldekoak izan ziren bide urratzaile. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 69. orr.
Bai marxistek eta bai demokrata liberalek, beste gabe faxistatzat edo faxismoaren bide-urratzailetzat jo izan dituzte askotan horrelakoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 220. orr.
Hautsa irensten zuela, eskuak lotzen zizkion burdinaren hegia nabari zezakeen, larru urratzaile. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 191. orr.
Sakona, urratua eta sentsuala zen zerbait, halako xalotasun hunkigarri eta bihotz urratzaile bat, jarlekuan tente jarri eta entzutera behartzen zintuena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.
Jonnyk, Mira Rothenberg psikologo bide-urratzaileak deskribatutako mutiko autistak, aldi batez ez zuen marraztu bonbillak edo bonbillaz osatutako eraikin edo pertsonak besterik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
bide urratzaile (5)