Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urraska (orobat urratska g.er.) adlag ipar urratsez urrats.

Kurri edo mintza beti da urraska.  Herria   2002-11-28

Eta horra, urraska, milaka urrats eginez, etxekoen laguntzarekin, egun batez, zer loria! "Bera abiatu da".  Herria   2002-11-28

Argi zirrintan Du Bellay plazan gosaltzen, metrora urraska aitzinatzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 148. orr.

Minutuak urraska konta ditzakezun hirurogei segundotan agortzen du bere denbora.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Eta emeki-emeki, urraska, gauzak ari dira hor ere aintzinatzen: animazioneak euskaraz; euskarazko seinaletika; "Zer berri" bi-hilabetekarian euskararen erabilpena, aldizkari hau 2200 aletan banatua delarik erizain eta gaineratiko langileeri...  Herria   2002-12-26

Urraska ibili behar da, ordea, eta, beste hizkuntzetan jokatzen den bezala, jakinik etxean edo tabernan erabiltzen dugun moldea ez dela eskolan, elizan edo irratian erabiltzen duguna.  Herria   2004-02-05

2 urrask-urraska adlag

Zeren lehendakariaren emazte hori urraska-urraska dabilen bitartean, zure ikaslea gibelera baitoa, eta hori hainbat okerragoa da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 316. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus