Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sakabanaturik ageri ziren urkila-formako zuhaitz zabalen itzalpean sartu zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.
Bakoitzak hodi bana dituztela urkila itxurakoak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.
Tiragoma berriak egin behar ditugu urkulu gogor eta goma luzeekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 19. orr.
Haren piurak herriko ezkilategia edo, hobeto esan, putzutik ura ateratzeko erabiltzen den urkila zekarren gogora. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 138. orr.
Bizikletaren aurreko gurpila bere urkilatik atera eta etxera eraman zuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.
Alicek, berriz, betaurrekoak eta hanka meheak, urkilen antzeko. atean etxeko alperra: ardatzetik burdinazko urkuluaz eta pertikaz hornitua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.
Familiako heldu batek esku-hutsik lepotik oratzen dio eta berehala sugearen burua lurraren kontra zapaltzen du, urkila batez. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 159. orr.
Urkilak ilearen artetik erauzi zizkion amari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.
Tximiniaren gainean, ileko urkilak, botoi eta pastillaz beteriko kartoi urreztatuzko kaxak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Orduan, Dibinak bere ilea batzen zuten urkila beltz horietako bat hartu eta sarrailan sartu zuen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 132. orr.
Moñoa askatuko dio, urkilak banan-banan atera bere ile sastrakan etzateko luze. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.
Neskaren ileak ere erasanda zirudien; urkiletatik askaturik, ile-adats bakan batzuk nora gabe eta zimel zebilzkion lepoaldean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Cecilia txirikordak egiten ari zen oraindik, bere bildots-buru atzean biribilean biltzen, urkilak ezpainetan estututa zituela. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 166. orr.