Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

urguilutsu (orobat urgulutsu) 1 izond harrotasunez, harrokeriaz edo hantustez betea. ik harro; burgoi. (pertsonez)

Mattin hura, berez aski urguilutsua zena, gero eta presumituago eta handinahiago egin baitzitzaigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 307. orr.

Bizkaitarrak, zeina baitzen, urguilutsua ez ezik, liskartia ere, erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 543. orr.

Erraza zen itxuratzea hura zen urguilutsuak ez zuela alde txarretik ikertua izan nahiko, makila eskuan, karriketan ttoko-ttoko ibilki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.

Herostratosen ama jazarkor eta urguilutsua zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

2 (bestelakoez)

Emazte karkara ahalkegabeak hautematen ziren, papo urguilutsuak dantzan eta toki eskasagatik ipurdi oparoak elkarri jo ozenka!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Une hartantxe uhin hantu urguilutsu batek -edo urezko horma jigant bat ote zen hura, jaun André?- jostailu bat bezala altxatu zuen untzia brankatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Pentzeen berde urguilutsua, udako egarrien ondotik beren kontentua denei erakutsiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Gizona ez agertzeak artegatzen zuela ohartu zen, nahiz eta hori bere sen oldarkor eta urguilutsuaren eragina izan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 212. orr.

Fanch sutondora deitu nuen eta han, solasean geratu ginen, Mary Balesteren izaera urguilutsua lehen aipagaitzat hartuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Zerbait balitz bezala "ezkontürik düzü" hauxe aitzakia beharrezkoa eta nahikoa, estakurua, defentsa urguilutsua!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 38. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hango gizonen artean bazela ikara aire bat, nabarmena txopan zutunik urguilutsu zetorrenarengan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus